Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/06/14

2017 Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzaren aurtengo deialdia ireki da

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei emateko diru-laguntzak eta horien oinarri arautzaileak ezarri ditu, Paisaiaren Ekintza Planak egin ditzaten. Ekainaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzen oinarriak argitara ematen dituen Agindua. 2017ko Deialdia.

Paisaiarako ekintza planak kudeaketa-bitartekoak dira, eta antolatzeko jardunen eremuan egin beharreko ekintzak zehazten dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gaineko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz.

2014., 2015. eta 2017. urteetan zehar, Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzen bi deialdi egin ziren. Adierazi behar da tramitazioa elektronikoa baino ez dela izango eta euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez egingo dela.

Eskaerak egiteko epea hilabetekoa izango da. Paisaiarako Ekintza Planak idazteko ordainsarien % 90 lagunduko da diruz, planeko 30.000 euro gehienez, 300.000 euroko aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere.

Paisaiari dagokionez, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak dituen ekarpenei buruzko informazio guztia honako web-orri honetan dago: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-paisaia/eu/