Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/05/02

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikuspenari buruzko jardunaldiak

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesuaren baitan, maiatzaren 11, 17 eta 24an, hiru hiriburuetako bakoitzean, hainbat jardunaldi egingo dira, Aurrerapena lurralde historiko bakoitzeko eragile sozialei eta erakundeei aurkezteko.

Egun bakoitzean, gai sektorial bat sakondu nahi da, eragile ezberdin arteko iritzi-trukea sortzeko eta ekarpen zuzenagoak egiteko.

 

EGITARAUA

MAIATZAREN 11 (BILBAO)

Tokia: BIZKAIA ARETOA (EHUko paraninfoa) –BAROJA AUDITORIUMA

GAIAK: LAGAK ETA ZU: NOLAKO HIRIA NAHI DUGU? 

  • 9:00 – 9:30: Harrera
  • 9:30 – 9:50: Irekiera eta jardunaldiaren aurkezpena: Iñaki Arriola López (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua) eta Vicente Reyes Martín (Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatua).
  • 9:50 – 10:35: Hizlaria José Fariña Tojo. “Hiri adimentsuetatik haratago”
  • 10:35 – 11:15: Hizlaria Inés Sánchez Madariaga. “Hiria gozatzeko eskubidea, eguneroko bizimodua eta generoa, hiri agenda berrian”
  • 11:15 – 11:45: Kafea.
  • 11:45 – 12:30: LAGen Aurrerapenaren Aurkezpena.
  • 12:30 – 13:00: Bilbo Metropolitarreko LPParen Diagnostikoaren Aurkezpena.
  • 13:00 – 13:30: Galderak eta eztabaida.
  • 13:30 – Jardunaldiaren itxiera: Arantza Leturiondo Aranzamendi (Lurralde Plangintzaren sailburuordea).

 

MAIATZAREN 17A (DONOSTIA)

Tokia: TABAKALERA eraikina – ZINEMA

GAIA: LAGAK ETA ZU: KLIMA ALDAKETAREN KONTRA MUGITUKO GARA? 

  • 9:30 – 10:00: Harrera
  • 10:00 – 10:15: Irekiera eta jardunaldiaren aurkezpena: Iñaki Arriola López (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua)
  • 10:15 – 11:00: Hizlaria José Mª Ezquiaga Domínguez. “Mugikortasuna eta Lurraldea”
  • 11:00 – 11:45: Hizlaria Marta Olazabal Salgado. “Lurralde Antolamendua Klima Aldaketaren kontrako tresna gisa”
  • 11:45 – 12:15: Kafea.
  • 12:15 – 13:00: LAGen Aurrerapenaren Aurkezpena.
  • 13:00 – 13:30: Galderak eta eztabaida.
  • 13:30 – Jardunaldiaren itxiera: Arantza Leturiondo Aranzamendi (Lurralde Plangintzaren sailburuordea)

 

MAIATZAREN 24A (VITORIA-GASTEIZ)

Tokia: Letren Fakultatea – GRADUEN ARETOA

GAIA: LAGAK ETA ZU: INGURUNE NATURALA ETORKIZUNERAKO INBERTSIO GISA 

  • 9:30 – 10:00: Harrera
  • 10:00 – 10:15: Irekiera eta jardunaldiaren aurkezpena: Iñaki Arriola López (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua)
  • 10:15 – 10:45: Hizlaria Juan Requejo Liberal. “Lurraldea sistema bizidun gisa”
  • 10:45 – 11:15: Hizlaria Albert Cuchí i Burgos. “Hirigintza noraezean”
  • 11:15 – 11:45: Hizlaria Cristina del Pozo Sánchez. “Hiri Azpiegitura Berdearen Plangintza eta Diseinua”
  • 11:45 – 12:15: Kafea.
  • 12:15 – 13:00: LAGen Aurrerapenaren Aurkezpena.
  • 13:00 – 13:30: Galderak eta eztabaida.
  • 13:30 – Jardunaldiaren itxiera: Arantza Leturiondo Aranzamendi ( Lurralde Plangintzaren sailburuordea)