Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2019rako, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak honako honen deialdia egingo du: Natura-ondarearen kontserbazioari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak

Argitalpen-data: 

Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak natura-ondarearen kontserbazioari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzen deialdia egingo du. Deialdi hori ekainaren 20ko EHAAn argitaratuko da, eta 160.000 euroko aurrekontua du. Aurkezten diren proiektuak honako gai hauei buruzkoak izan beharko dira: Natura 2000 Sarea, habitat naturalak eta erdinaturalak, flora eta fauna basatien espezie mehatxatuak eta natura-ondarearen beste elementu batzuk. Horretarako eskaerak 30 eguneko epean aurkeztu ahal izango dira, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan ahalko dute elkarte edo bestelako erakunde pribatuek, baldin eta horien egitekoa natura babestearekin eta ikertzearekin edota natura-ondarearekin lotuta badago, edo natura-ondarean lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badute.