2,16 milioi euro garapen jasangarria sustatzeko toki erakundeentzako laguntzetarako (Gobernu Bilera 2019-06-25)
Argitalpen-data:
Gobernu Kontseiluak onartu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren, Iñaki Arriolaren, agindua; horren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, tokiko erakunde autonomoei, toki-garapeneko agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dira. Aginduak honako diru-laguntza ildo hauek aurreikusten ditu:
a) Lurzoru kutsatuak: lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.
b) Klima-aldaketa: EAEn isuriak arintzeko (berotegi-efektuko gasen isuri garbiak murriztea) eta egokitzeko (klima-aldaketaren eraginak murrizteko plangintza) ekintzak.
c) Natura-ondarea: EAEko biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, berrezartzea edo hobetzea sustatzeko ekintzak.
d) Ekonomia zirkularra: Tokiko zirkulartasuna sustatzeko ekintzak.
e) Jasangarritasunerako hezkuntza: Tokiko Agenda 21 edo Tokiko 2030 Agenda eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten ekintzak..
Deialdirako aurrekontu-zuzkidura 2,16 milioi eurokoa da, eta honela banatzen da:
- 600.000 euro lurzoru kutsatuen ildorako
- 600.000 euro klima-aldaketaren ildorako
- 450.000 euro natura-ondarearen ildorako
- 250.000 euro ekonomia zirkularraren ildorako
- 260.000 euro jasangarritasunerako hezkuntzaren ildorako
Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik irailaren 14ra arte egongo da irekita. Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira hemen: http://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2019/herrijasangarriak/web01-tramite/eu