IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen
Legea egokitzea, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpeneko prozedurak arintzeko xedearekin.
Beste helburu batzuk:
a) Alde batetik, berriro zedarritzea zein kasutan den galdagarria lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpeneko prozedura, eta, bestetik, betebehar malguagoak ezartzea lurzorua kutsatzeko probabilitate gutxiago duten jardueren gainean. Gainera, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpeneko prozedura sinplifikatzea.
b) Lurzorurako jarduera eta instalazio potentzialki kutsagarriaren kontzeptua zehaztasun handiagoz zedarritzea, eta jarduera eta instalazio horiei buruzko eranskina berrikustea eta aldatzea, 9/2005 Errege Dekretuaren edukira doitzeko. Urtarrilaren 14ko Errege Dekretu horren bidez, lurzorurako jarduera eta instalazio potentzialki kutsagarrien zerrenda ezartzen da, bai eta lurzoru kutsatuen adierazpena egiteko irizpide eta estandarrak ere.
c) Eta, azkenik, otsailaren 4ko 1/2005 Legeko eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuko prozeduren eta hirigintza-antolamenduko lantresnak onartzeko prozeduren artean dagoen elkarreraginak planteatzen dituen arazo praktikoak ebaztea.
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. | 2010/05/17 | 2010/05/27 | Amaituta |
Ikusi | 2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea. | 2010/05/27 | 2012/02/10 | Amaituta |
Ikusi | 2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea. | 2012/02/10 | 2012/04/24 | Amaituta |
Documentuak | Fase | Aurreikusitako hasiera data | Aurreikusitako amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak. | 2012/04/25 | 2012/10/31 | Hasita |
--- | 2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. | 2012/11/01 | 2012/11/09 | Hasi gabe |
--- | 3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena. | 2012/11/10 | 2012/12/04 | Hasi gabe |
--- | 4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea. | 2012/12/05 | 2012/12/31 | Hasi gabe |