EKOETXEA TXINGUDI: BISITA ORNITOLOGIKOA
www.euskadi.eus/txingudi txingudi@euskadi.eus 943 619 389
Txingudiko Paduren aberastasun ornitologikoa ezagutzeko bisita gidatua.
Txingudiko padurak lehen mailako migrazio-babeslekua dira, hegazti migratzaile askoren bidaiako geldialdia eta geltoki bezala. Estuarioaren kokapen geografikoak, hegaztiei euren ibilbidean topatzen dituzten oztopo geografikoak saihesteko aukera ematen die; Pirinioetako mendizerraren, Euskal Arkuko kostaldeko mendizerren eta Kantauri itsasoaren arteko tartea baita. Europako migrazio-bide garrantzitsuenetako bateko (atlantikoko migrazio bidekoa hain zuzen) puntu gakoa da, badia hau hegaztien atseden -eta elikatze- gune garrantzitsua bilakatzen duelarik.
Bisitan zehar, udazkeneko pasean hezegunetik ikusten ditugun hegaztiak identifikatuko ditugu eta hauen biologia ezagutu, gidaz, prismatikoz eta teleskopioez lagunduta.
Aldez aurretik izena eman behar da Ekoetxea Txingudin.