Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekonomia zirkularra Euskadin

Ekitaldi-deskribapena

Jardunaldiaren baitan, ezagutzera emango da Eusko Jaurlaritzaren “Circular Thinking, Euskadi Ekonomia Zirkularrerantz” ekimena. Beraren asmoa da horren inguruko jarduerak bultzatzea eta sustatzea enpresetan, administrazioetan eta herritarren artean.

Topaketa honekin hasiko da Euskadiko 2030erako Ekonomia Zirkularraren Estrategia lantzera zuzendutako parte-hartze publikoko prozesua; halaber, Euskadiko enpresa batzuek ekonomia zirkularraren alorrean arrakastaz gauzatutako esperientzia batzuk aurkeztuko dira.

Jardunaldia eragile hauei dago zuzenduta: enpresak eta zentro teknologikoak, enpresa-elkarteak, klusterrak, ETEak, ekonomia zirkularraren alorreko adituak eta administrazioaren pertsonal teknikoa.

Egitaraua

10:00 Hasiera. Iñaki Arriola López. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua. Eusko Jaurlaritza

10:10 Ekonomia zirkularraren diagnostikoa Euskadiko industrian. Elena Moreno. Ingurumeneko sailburuordea. Eusko Jaurlaritza

10:35 Gipuzkoa ekonomia zirkularraren erronkaren aurrean. José Ignacio Asensio, Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

10:50 Ekonomia zirkularraren aukerak Euskadiko industriarentzat. Kristina Apiñaniz. Basque Environment Cluster- ACLIMA. Zuzendaria. Amaia López Iriondo. Laneko arriskuen, prebentzio, eta ingurumen arloko arduraduna.CONFEBASK

11:15 Atsedenaldia - kafea

11:45 Elikadura zirkularra Euskadin. Arantza Madariaga. Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa, Elika. Zuzendaria

12:00 Euskadiko enpresen jardunbide egokiak ekonomia zirkularraren alorrean

GOMAVIAL

KOOPERA (zalantzan)

HORMOR (zalantzan)

13:00 Amaiera

Informazio zehatza
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
10:00 - 13:05
Kursaal
Zurriola1
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2018/04/09 - 2018/04/18
IZEN-EMATEAREN ORRIA