Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jardunaldia: Euskadiko Natura 2000 Sarearen Europako finantziazio aukerak

Ekitaldi-deskribapena

AURKEZPENA

Natura 2000 Sarea naturguneen europar sarea da, Europako espezie eta habitat baliogarrien biziraupena bermatzeko sortua. Euskadin 150.000 ha baino gehiago daude sarearen barnean, hau da, lurraldearen %21.

Natura 2000 Sarearen kudeaketak hainbat erronka ditu. Baliabide ekonomiko eta giza-baliabide mugatuez gain, finantziazioa lortzeko bideak hobetu behar dira, baita elkarlanerako ereduak garatu ere naturgune babestu horietan parte hartzen duten profesionalen artean.

Egoera honetan, Fernando González Bernáldez Fundazioak eta EUROPARC-Españak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, jardunaldi hau aurkezten dute, ondorengo helburuekin:

  • Jakitera eman Natura 2000 Sarea finantzatzeko dauden Europako funtsak eta programak
  • Azaldu ezagutza-lortzea gako-tresna dela Natura 2000 Sarea kudeatzeko
  • Hausnartu nola txertatu egokiago Natura 2000 Sarea Europako finantziazioan

Jardunaldi hau Natura 2000 Sarearen kudeaketa eta landa garapenerako ekintzak lehenestea eta Europako funtsen erabilera eraginkorra proiektuaren barnean dago, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzaturik, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Fundación Biodiversidad-ek duen Empleaverde Programaren bitartez,

Jardunaldiak EUROPARC-Españak bultzaturiko Gizartea eta Eremu Babestuak 2020 Programa-ri, ere laguntzen dio, zeinen helburua gizartearen ongizatean eremu babestuek duten eragina hobetzea den. 2020rako Programak dituen helburuetako bat da biodibertsitatearen aldeko ekintzak
txertatzea dauden Europako finantziazio-sistema ezberdinetan.

JARDUNALDIRA DEITUAK

Jardunaldia, Euskadin bizi diren kontserbazio eta landa garapena arloetako profesionalei bideratuta dago, arlo publikoko zein pribatuetakoak.

PROGRAMAREN AURRERAPENA


9:30 Ongietorria eta parte-hartzaileen aurkezpena



11:00 Elkarrizketa-kafea



13:00 – 14:00 Bazkaria (antolatzaileek ordainduta)



16.30 Jardunaldiaren amaiera


Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
5. gela, Lakua II. Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Izen-ematea
Ziurtagiria:

Parte hartzen dutenek bertaratze-ziurtagiria izango dute.

Prezioa:
Doakoa
Izen-emate epea:
2018/09/13 - 2018/09/27
Jarraibideak :

Jardunaldira etorri nahi duten pertsonek ondorengo dokumentazioa bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: francisco.rivero@fungobe.org

  • Izen-emate eskabidea
  • NANaren kopia
  • 2018ko uztailako edo abuztuko lansari-orriaren goiburua edo autonomo-kuotaren ordainketa

Izen-emateari buruzko informazio guztia helbide honetan dago eskuragai: http://www.redeuroparc.org/RN_y_Fondoeuropeos

“EGF-rekin batera finantzatutako doako ekitaldia. Trebakuntza eta kalitatezko enplegua lortzea”