Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
  • Facebook
  • Twitter
  • Blog
  • TouTube
  • Issuu
  • Google+

IHITZA 46 - EKIN eta EKIN Jarduerak: AISIALDIA ETA TEKNOLOGIA

Azken urteotan denok ikusi dugu teknologia nola sartu den haurren aisialdi esparruan: jolas-makinak, tabletak, ordenagailua, mugikorrak, eta abar.

Gure iritziz, aparatu elektriko hauen erabileraren atzean dagoen arazoaz eta arriskuaz hausnarketa  egitea ezinbestekoa da, jolas tradizionalaren balioak azpimarratuz eta  onurak gogoraraziz.

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak 

  • Zenbait aparatu elektronikoen fabrikatze prozesuetan sortzen diren ingurumen arazoez eta arazo sozialez jabetzea
  • Gaur egungo haurren aisialdiak teknologiarekiko duen menpekotasunaz hausnarketa egitea
  • Hizkuntza-komunikazioa
  • Informazioa tratatzea eta teknologia digitala erabili
  • Gizartea eta herritartasuna
  • Norberaren autonomia eta ekimena

Ariketa Llamada de atención bideo ikusiz hasiko dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=Qy79mhJIIn0

Bideoa ikusi ondoren, galdetegiari ekingo diogu:

  • Elektrotresna hauek guregana iritsi arte zenbait pauso jarraitzen dituzte: bizitza zikloa. Bideoan ikusi duzuenari jarraituz ipini ordenean ondorengo laukitxoak:
  • Material berezi hauen ustiaketak zenbait arazo sortzen dituzte. Bideoan zeintzuk ikusten dira?
  • Bideoan mugikorra fabrikatzen ari direnean, langileen giroa gustatu zaizu? Zuri horrela lan egitea gustatuko litzaizuke?
  • Eztabaidatu denon artean zer den haien ustez bideoan aipatzen den “obsolescencia programada” terminoa.

Jarraian, hausnarketa bultzatzeko galdetegia egingo dugu:

  • Baduzue mota honetako gailurik?
  • Azken generaziokoak dira?
  • Noizbait deuseztatu izan duzue horrelako gailurik? Hondatuak zeuden ala teknologikoki zaharkituak?
  • Posible/beharrezkoa da beti azken generazioko mugikor edo jolas-makinak izatea?
  • Bakarrik jolasean aritzeko…
    • zein jolas mota aukeratzen duzue?
    • teknologiarik gabeko zein jolas duzue gustuko?
    • maiz jolasten duzue bakarrik?
  • Lagunartean aritzeko…
    • zein jolas mota aukeratzen duzue?
    • beharrezkoa ikusten al duzue teknologia lagunartean ondo pasatzeko?
    • Teknologiaren beharrik ez duten lagunarteko gustuko jolasak zerrendatu.
    • Horrelako momentuak maiz izaten dituzue?

Galdetegia bakarka edo binaka bete ondoren, talde handian bateratu guztion  iritziak jasotzeko.

Azken aldaketako data:  2016/01/13
Euskadi, auzolana