Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
  • Facebook
  • Twitter
  • Blog
  • TouTube
  • Issuu
  • Google+

IHITZA 46 - EKIN eta EKIN Jarduerak: ERROTA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

  • Energia lortzeko eredu garbi eta berriztagarria ikertzea eta erakustea
  • Klima beroketaren aurrean, naturaren ustiaketa jasangarria ahalbideratzen duen eredu bat aztertzea
  • Ondare kulturalaz jabetzea eta ikasitakoa azaltzea
  • Tokiko kontsumo jasangarri eredu bat ezagutzea eta ondorioak ateratzea
  • Zientzia-, teknologia- eta osasun-kultura
  • Ikasten ikasi
  • Hizkuntza-komunikazioa
  • Informazioa tratatzea eta teknologia digitala erabili
  • Gizartea eta herritartasuna

Ur errota bat bisitatu eta bertan jasotako informazioa oinarri hartuta, diziplina arteko ariketa egitea proposatzen dugu.

Ariketa lau fasetan garatuko dugu:

  1. Datu bilketa –arlo ezberdinetakoa–.
    • Teknologia; energiaren eraldaketa, potentzia-zinetikoa, operadore teknologikoak (gurpil hidraulikoa, torloju amaigabea edo sinfina, transmisioa, eta abar).
    • Marrazketa; zirriborro orokorra (erreka, antapara, kanala, errota, eta abar).
    • Hizkuntza; errotaren hiztegi propioa, makinaria eta lanabesak eta nekazal ingurunearena
    • Gizarte;
      • lehengo nekazal mundua; ekonomia eta lotutako ohiturak; auzolana, ospakizunak …
      • zerealaren garrantzia eta erabilera, ohiturak
    • Natura; naturaren ustiaketa jasangarria, energiaren lorpen garbia eta berriztagarria, uraren aprobetxamendua, eta abar.
    • Matematika; unitateak eta zenbakikuntza sistemak, errotarien kontatzeko sistema, eta abar. 
  2.  Lanketa. Ikastetxean, datuak arloka landuko ditugu, arlo bakoitzari bere garrantzia emanez.
  3. Produktuen ekoizpena. Hemen ere, arloka ariko gara. Arlo bakoitzarekin produktu bana ekoitziko dugu:
    • Teknologia. Maketa bat, bisitatu dugun errota erreproduzitzen.  
    • Marrazketa. Bisitatutako errotaren planoak eta detaileak.
    • Hizkuntza. Elementu nagusiak idatziz edo grafikoz azalduko dituen posterra. 
    • Gizartea. Ondorio nagusien txostena, PPT formatuan (aukera badago prezi moduko beste formaturen bat erabiltzea).  
    • Matematika. Erregai fosiletatik eratorritako energiaren eta errotan lortutakoaren artekoaren alderaketa egin: ondorioak, aukerak, eta abar. Saiatu unitateen arteko baliokidetasunak aztertzen.
  4. Proiektu komuna. Ariketa amaitzeko errotari egindako bisita arloka landu ondoren, arlo guztiak batu eta proiektu bateratua abiatzea proposatzen dugu. Maketa dinamika izan liteke edota erakusketa bisita gidatuarekin.

Ariketa. Arratia BHIko irakasle talde batek egindako diziplinarteko lana –Euskara, Natura eta Teknologia–.   

Azken aldaketako data:  2016/01/13
Euskadi, auzolana