Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadik lanari ekin dio klima-aldaketaren aurrean

Eusko Jaurlaritzak Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategia berria onetsi du ekainaren 15ean, 2050. urteari begira. Helburua da karbonoaren menpetasun txikiagoa duen eredu sozio-ekonomiko bat bultzatzea, klima-aldaketaren aurrean dugun ahuldadea gutxituko duena eta ekonomia jasangarriago baterantz aurrera egitea bideratuko diguna.

Estrategia Europar Batasunak finkatutako helburuekin bat egiten du. Euskadik ezarri du 2030. urteari begira bere berotegi-efektuko gasen emisioak gutxienez ere % 40 gutxituko dituela, eta 2050erako gutxienez ere % 80 gutxituko dituela; hori guztia 2005. urteko datuak oinarri hartuta.

Helburu hori erdiesteko, planteatzen da 2050ean Euskadik amaierako energia-kontsumoaren % 40 energia berriztagarriekin egitea.

Egokitzapenaren arloan, Europako Egokitzapen Estrategiaren eta Euskadik klima-aldaketa dela-eta aurreikustekoak diren inpaktuen ildoei jarraituz, Estrategiak helburu du euskal lurraldeak klima-aldaketaren aurrean erresilentzia izan dezan segurtatzea.

Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategia, Klima 2050, prozesu luze batean emaitza da. Izan ere, prozesua  2014an hasi zen, klima-aldaketaren alorreko hainbat adituk landutako  fokalizazio estrategikoko dokumentu batez; aditu horien artean, zentro teknologikoetako eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak zeuden, eta zenbait erakunderen lankidetza izan zuten, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Sailena, udalena eta aldundiena, eta baita gizarte zibilarena ere, horretarako abiatutako parte-hartze foroen bitartez.

Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategia, Klima 2050

Ingurumenaren Esparru Programa (IEP) da Eusko Jaurlaritza osoaren ingurumenaren arloko jarduketen norabidea ezarri eta jarduketak koordinatzen dituena. Horretarako, alde batetik, Europako politikak aztertu eta gure lurraldera ekartzen ditu eta, bestetik, tokiko administrazioa harmonizatu eta orientatzen du eta harekiko erantzunkide egiten da datozen urteetan ezarri beharreko politikak koordinatzeari eta lehenesteari dagokienez.

IV. Ingurumen Esparru Programak 2020k berrikusi du –bera taxutu ahal izateko– Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategiak (2002-2020) ezarritakoen aurrerapen maila, Ingurumen Esparru Programari epe luzeko ikuspegi estrategikoa emateko. Horrenbestez, Ingurumen Esparru Programa 2020k estrategia hori gaurkotzen du, Euskadiri 2030. urteari begirako ikuspegi bat ematen dio eta 2020. urteari begirako helburu berriak ezartzen ditu, gaurko ezagutzan oinarrituta.

Programaren berrikuntzen artean dago politika erreaktibo tradizionala ingurumen politika prebentibo batekin ordeztea eta, bestetik, azken 30 urteetan egindako inbertsioa errentagarri egiteko xedea izango du.

IV. Ingurumen Esparru Programak sei proiektu nagusi dauzka, 77 jarduketatan xehakatuak. Haien helburua da Euskadi ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono isurketa txikiko eta baliabideen erabilpenean eraginkor bihurtzea. Proiektu nagusien artean, honakoak daude: osasuna eta ingurumena lurralde-politikan txertatzea, zerga-sistema berdea, elikadura zirkularra edo azpiegitura berdeak inguru degradatuetan. 

2002

2004

2006

2007

  • Uholde-arriskuaren kostuen azterlanak klima-aldaketaren eszenarioetan: Bilbo eta Urola Kosta.

2008

2009

  • Stop  CO2 Euskadi plataforma eratu zen: isurien eta borondatezko murrizketen erregistroa.
  • Klima-aldaketari buruzko lehenengo udal ordenantza (Durango).
  • FOCUS CO2, KOSTU GUTXIAGO, CO2 GUTXIAGO. Ekintzen gida, ETEei zuzenduta.

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2008-2012 aldirako Klima-aldaketaren aurkako EAEko Planean Euskal Autonomia Erkidegoak 2012rako klima-aldaketa arintzeko helburu gisa ezarri zuen bere berotegi-efektuko gasen emisioak ez handitzea %14 baino gehiago, 1990ekoekin alderatuta. Helburu hori gainditu egin da, eta 2012ko emisioen igoera, 1990ekoekin alderatuta, % 4ra mugatu da. Emisioen bilakaera hori gertatu da hazkunde ekonomiko handiko testuinguru batean, zeren eta BPGa % 71 hazi baita 1990etik 2012ra. Horrek, izan ere, islatzen du hobekuntza bat gertatu dela Euskadiko efizientzian, berotegi-efektuko gasen emisioari dagokionez. Energiaren, garraioaren, etxebizitzaren eta zerbitzuen, nekazaritzaren eta basogintzaren eta hondakinen kudeaketaren sektoreetan helburu hori lortu da aurrezki eta efizientzia energetikoaren bitartez, energia berriztagarriak sustatuz eta energiaz besteko emisioak gutxituz.

Aurrezpen eta efizientzia energetikoan, industriaren sektorean lan egin da bereziki, teknologia efizienteagoak erabiltzeko diru-laguntzen bitartez, eta etxebizitzaren sektorean, berriz, eraikuntza jasangarriko gidak garatuz. Halaber, mugikortasunaren sektorean, klima-aldaketari buruzko irizpideak ezarri dira lurraldearen antolamenduko jarraibideetan, eta garraio kolektiboko azpiegiturak sustatu dira; esate baterako, Gasteizko tranbia edo Bilboko metroa luzatzea.

Energia garbiagoen sustapenean, 2012an, kogenerazioko 545 MW zeuden, potentzia eolikoko 290 MW parkeetan eta parke txikietan, eta eguzki energia fotovoltaikoko 23.1 MW.  Gainera, abian da Mutrikuko olatuen energiako planta, 0,3 MWko potentziarekin, eta olatuen energiari buruzko ikerketa-zentro aurreratu bat amaitzen ari da, BIMEP izena duena, 20 MWko gaitasunarekin. Ildo beretik, Orozkon, egurraren manufakturatik heldu den biomasarako (pellet) instalazio bat jarri da martxan, eta biomasako galdaren instalazioa sustatu da diru-laguntzen bitartez.

Berotegi Efektua Eragiten duten Gasen Emisioen Inbentarioa

Karbonoko estolda-zuloen ikuspuntutik, 2008-2012 urteetan harrotzeak % 1,5 egin dute gora 1990ekoekin alderatuta. Klima-aldaketaren aurkako EAEko Planean (2008-2012), berriz, % 1eko igoera aurreikusi zen.

EAEko lurzoruan eta biomasan dagoen karbono organikoaren inbentarioa

Azkenik, klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, zenbait ikerketa proiektutan lan egin da; esate baterako, "EAEko klima-aldaketa: inpaktuak eta egokitzea" izeneko Etortek proiektua, 3 zentro teknologikoren eta Euskal Herriko Unibertsitateko 5 sailen pare-hartzearekin aurrera eramandakoa, eta udalen plangintzetan klima-aldaketara egokitzeko irizpideak sartzeko lan egin da, Barneko Arroen Demarkazioen Plan Hidrologikoan eta Lurraldearen Antolamenduko Jarraibideetan.

Klima aldaketa. Inpaktua eta egokitzea

 

Azken aldaketako data: