Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Geologia ondarea

Geologia ondarea ikertzearen helburua da lurralde bateko balio handien duten elementu geologikoak identifikatzea, hartara, kontserbazioa sustatuz eta erabilera eta gozamen jasangarria erraztuz. Geologia balio handia duten lekuak identifikatu, balioetsi, kontserbatu eta dibulgatu behar dira: geologia interesdun lekuak (GIL).

Geologia ondarearen elementuek ondoko ezaugarriak dituzte:

  • Garrantzi berezia duten lekuak dira.
  • Oso desberdinak dira tamainari eta klaseari dagokionez.
  • Beren balioa zientziaren, didaktika-hezkuntzaren ala turismo-aisiaren arlokoa izan daiteke.
  • Ingurune naturalean zein museo batean egon daitezke.
  • Kalteberatasunaren eta mehatxuek eragiten duten presioaren arabera babestuko dira ala ez.

Geologia ondarea ikertzeko helburuaren araberako metodo desberdinak garatu dira. Orokorrean, inbentarioak egiten dira eta, fitxen bidez, GIG bakoitzari buruzko informazioa jasotzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoak geologia ondare garrantzitsua du eta horren froga dira gure lurraldean identifikatu diren nazioarte mailako garrantzia duten geologia interesdun guneak.

Nazioarteko Geosites proiektuak 3 Testuinguru geologiko eta nazioarte mailako garrantzia duten 5 geologia interesdun gune identifikatu ditu, gaur arte, gure lurraldean:

Zk.

Izena

Testuinguru geologikoa

(Framework)

Interes  nagusia

Unitate geologikoa

Adina

Udalerria

Probintzia

88

Gallartako burdina-mineralizazioak

Arro Eusko-Kantauriarreko Urgondarreko Zn-Pb eta Fe mineralizazioak

Metalogenetikoa

Arro Eusko-Kantauriarra

Goi Aptiarra

Abanto Zierbena, Urtuella

Bizkaia

89

Siete Puertas Zn-Pb meatzea

Arro Eusko-Kantauriarreko Urgondarreko Zn-Pb eta Fe mineralizazioak

Metalogenetikoa

Arro Eusko-Kantauriarra

Aptiarra

Turtzioz, Artzentales

Bizkaia

90

La Troya Zn-Pb meatzea

Arro Eusko-Kantauriarreko Urgondarreko Zn-Pb eta Fe mineralizazioak

Metalogenetikoa

Arro Eusko-Kantauriarra

Aptiarra

Mutiloa

Bizkaia

113

Peñacerrada II-ko anbarra

Iberiar Penintsulako Goi Kretazeoko fosilak eta iknofosilak

Paleontologikoa

Miranda-Treviño-ko Arroa

Goi Aptiarra-Erdiko Albiarra

Urizaharra

Araba

117

Zumaiako Kretazeoa/Tertziarioa muga

Kretazeoa/Tertziarioa mugako ebaketa estratigrafikoak

Estratigrafikoa

Arro Eusko-Kantauriarreko sakonera handiko sedimentazioa

Kretazeoa/Tertziarioa muga, 65 M.u.

Zumaia

Gipuzkoa

Geosites proiektuak EAEn identifikatu dituen Testuinguru geologikoak eta nazioarte mailako garrantzia duten geologia interesdun guneak. (Iturria: IGME)

Muga-estratotipoa (GSSP, Global Boundary Stratotype Section and Point), azaleramendu baldintza onak izanda, nazioarteko eskala estratigrafikoko muga zehatz baten erreferentzia modura balio duen sekzio estratigrafikoa da eta nazioarte mailan adosten da. Munduan gaur arte zehaztu diren 64 estratotipoetatik 3 gure kostaldean daude:

  • Daniar/Sjaellandarra Zumaian
  • Sjaellandar/Thanetarra Zumaian
  • Ypresiar/Lutetiarra Getxon

Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitate Estrategiaren erredakzioa dela-eta, EAEko Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa egin da.

Azken aldaketako data: