Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 

IHITZA aldizkaria

Hezkuntzako profesionalen taldea da aldizkari honen lehenespenezko helburua, curriculumen eta ikastetxeetako antolaketaren girotze eraginkorra lortzeko bitartekorik egokiena dela argi eta garbi baitago.

Hala eta guztiz ere, eskolaren ikuspegi modernoa dela medio, familiako bizitzan proiekzio argia duen eta bere inguru hurbilera, herrialdera edo auzora irekita dagoen hezkuntza-elkarte gisa ulertu behar dugu. Horregatik, elkarte horretan funtsezkoak diren kolektiboek (gurasoak eta ikasleak) IHITZA aldizkarian orrialde bereziak dituzte.

Aldizkaria posta elektronikoz jasotzeko, mesedez esaiguzu zure helbide elektronikoa.

 

«Zenbat buru, hainbat aburu» zuen gutunetan jasotako iritziak argitaratzeko atal berezia dugu. Hala ere, IHITZA osoa daukazue zabalik parte hartzeko, atal guztietan.

Lerro hauetatik IHITZAn parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen ingurumen hezkuntzako proiektuen berri emanez, hemen jorratzen diren gaiei buruzko usteak eskainiz eta interesgarritzat jotzen dituzuen ikuspuntu zein edukiak proposatuz.

Zuen berrien zain gaituzue: ihitza@ej-gv.es

Azken aldaketako data:  2014/06/09
Euskadi, auzolana