Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumen Batzordea

Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez sortua eta apirilaren 11ko 69/2000 Dekretuan arautua; azken hori apirilaren 11ko 82/2002 Dekretuak aldatua.

Organo aholku-emailea da eta Ingurumen arloaz arduratzen den Sailari atxikita dago. Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen arloan diharduten administrazioen harremanak, parte hartzea eta koordinazioa taxutzea da organo horren egitekoa. 

Zereginak

  • Koordinazioa sustatzea eta ingurugiroaren arloan Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek garatzen dituzten ekintza guztiei dagozkien segimendu-lanak egitea.
  • Ingurugiro-eskumenak exekutatzeko erantzukizuna duten organo guztiei ekintza-proposamenak aurkeztea.
  • Euskal Herriko ingurugiroa babesteko Legea garatzeko arauen aurreproiektuez txostenak egitea.
  • Ingurugiroari buruzko Esparru Programaz txostena egitea.
  • Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek prestaturiko ingurugiro-arauen aurreproiektuen berri izan eta iritzia ematea.
  • Ingurugiroari buruzko Esparru Programa garatzeko prestaturiko plan eta programez txostenak egitea.
  • Ingurugiroaren gainean eragin nabarmenak dituzten arauen aurreproiektuak, planak eta programak ezagutzea.
  • Ingurugiro-baliabideen katalogoez txostenak egitea.
  • Batzordeko barne-funtzionamendurako arauak onartzea eta, dagokionean, tratatu beharreko gaiek hori eskatzen dutenean, sailak sortzea.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO INGURUMEN BATZORDEAK 2016KO MAIATZAREN 18AN (16:00EAN) EGIN ZUEN BILERAN AZTERTUTAKO GAIAK

  • 2015. urteko ingurumen-ikuskaritzako jardueren memoria eta 2016rako ingurumen-ikuskaritza programa.
  • Lurraldearen Antolamenduko Artezbideen berrikuspenerako oinarrizko dokumentua.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzeko dekretu proiektua.
  • Teknologia Garbien Euskal Zerrenda gaurkotu eta onartzeko agindu proiektua.
  • Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa onartzeko den agindu proiektua.
  • 2030  Euskadiko Biodibertsitate Estrategiaren proposamena.
  • Euskadiko natura ondarea babesteko eta hobetzeko politikak (Natura 2000 Sarea
  • Klima-aldaketa atala: egoeraren jarraipena.
Azken aldaketako data: 2016/11/25