Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumenaren Europako Agentzia

Ingurumenaren Europako Agentzia 1990ean sortu zen, eta 1993an jarri zen abian, Europako Erkidegoaren eta kide diren estatuei informazio objektibo, fidagarri eta alderagarria eskaintzeko helburuarekin.

Helburuak:

  • ingurugiroari buruzko informazio objektibo, fidagarri eta alderagarria bildu eta lantzea
  • informazio hori Europako Batasunari eta kide diren estatuei helaraztea, ingurugiroko eta sektoreko politikak egin ditzaten
  • hartzen diren neurri babesleen aplikazioa ebaluatzea
  • aldizkako txostenak argitaratzea eta publiko espezializatu nahiz arruntari informazio egokia eskaintzea
  • nazioarteko, estatuko nahiz lurraldeko ingurugiro-erakundeekin harremanak ezartzea eta informazioa trukatzea

EIONET sarea

Ingurumenaren Europako Agentziaren Ingurumenaren Informazio eta Behaketako Europako Sarea.

Europa mailan Europako Batasunaren Batzordeak eta kide diren estatuek ingurugiroa babesteko beharrezko neurriak hartzeko behar duten informazioa ematen laguntzen duten erakundeen sarea.

Eionet sarearen egitura:

  • Europako Gaikako Zentroak (EGZ)
  • Puntu Fokal Nazionalak (PFN)
  • Informazioko sare nazionalen Elementu Osagai Nagusiak (EON), honako hauez osatuak:Erreferentziako Zentro Nazionalak (EZN)
  • Erkidegoko Puntu Fokalak (EPF)
  • Beste erakunde batzuk: unibertsitateak, ikerketa-zentroak, laborategiak, enpresak, etab.

Zerbitzuak

EIONET aldi berean erakundea eta Interneteko lotura publikoak erabiltzen dituen sare telematikoa da. EIONET SAREKO kideei nahiz erabiltzaile-multzo zabalari Ingurugiroari buruzko Informaziorako Europako Erreferentzia Zentroa eskaintzen die; horren bidez, ingurugiroari buruzko informazio elektronikoa eskura dezakete. Atari horrek hau eskaintzen du:

  • gaiaren arabera antolaturiko informazioa: airea, natura, lurzoruak, ura ...
  • bilaketa aurreratuko eta hizkuntza anitzeko bilaketako zerbitzuak
  • informazioa berreskuratzeko sistemak
  • AEMAri buruzko informazioa: langileak, lan-programak, eskaintzak, ...
  • EIONET sarerako sarbidea: Puntu Fokal Nazionalak, Gaikako Zentroak, ...
  • direktorioak, datu-baseak, ingurugiroko txostenak, ...

CIRCA eta EIONET-Euskadi

CIRCA EIONET proiektuaren barruan sorturiko tresna informatikoa da, eta bere helburua ingurugiroan diharduten lan-taldeetan egunero egiten diren oinarrizko jarduerak erraztea da, esate baterako:

  • dokumentuak trukatzea
  • alor jakin batean lan egiten duten pertsonen izenak eta helbideak bilatzea
  • lankidetzak eskatzea
  • laneko gaiak eta proiektuak eztabaidatzea
  • web orriei buruzko informazioa bilatu eta bidaltzea
  • bilerak antolatzea

EIONET Sarea Interes Taldeetan (IT) antolatzen da, eta horietako bakoitzak taldeko buruzagi edo administratzaile bat izaten du; bera arduratzen da taldeko gainerako kideak antolatzeaz eta taldean onartzeaz. Interes-taldeetarako sarbidea erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez murrizten da. Aldi berean talde batean baino gehiagotan parte hartzea posible da. Interes-taldeen helburua informazioa partekatzea da, eta eztabaida-foro lokal gisa funtzionatzen du.

Interes-talde baten barruan eskaintzen diren zerbitzuak honako hauek dira:

  • Informazioa - information. Interes-taldeari loturiko web orrialdeak eransteko balio du.
  • Liburutegia - library. Zerbitzu erabiliena da:
    • Zuhaitz motako direktorioetan ordenatuta geratzen diren dokumentuak kargatu eta deskargatu daitezke. Dokumentu bakoitzerako fitxa bat egoten da, eta bertan dokumentuaren edukia, autorea, tamaina, hitz gakoak eta formatua azaltzen dituen laburpen txiki bat jasotzen da.
    • Dokumentuak eskuratzeko sistemaren administratzaileari posta elektronikoz dokumentua bidaltzeko eska diezaiokezu, , edo zuzenean erabiltzailearen disko gogorrera deskarga daitezke.
    • Egile gisa erregistratutako taldekideek beren dokumentuak deskargatu egin ditzakete, eta gainerako taldekideen esku jarri.
    • Interes-talde osoaren edo taldeko partaide batzuen informazioa (edo dokumentu osoak) jasotzeko harpidetzak egin daitezke. Taldean dokumentu bat sartzen den bakoitzean, harpidedunari horren berri ematen zaio posta elektronikoaren bidez.
  • Direktorioa - directory. CIRCArekin konektaturiko pertsona guztien harremanetarako helbideak agertzen dira
  • Bilerak - meetings. Erabilgarri dauden bilera guztien informazioa. Administratzailea bilerak sortu edo aldatzeaz arduratzen da.
  • berri-taldeak - newsgroups. Eztabaidatzeko leku honetara mezu elektronikoak bidal daitezke. Posta elektroniko arruntarekin duen desberdintasuna da mezua ez zaiola pertsona jakin bati bakarrik heltzen, zerbitzari zentral batera iristen baita, taldeko erabiltzaile guztiak eskuratu ahal izan dezaten. Hala, bilera birtualak sor daitezke, eta horietan partaideetako batek galderak egiten dizkie gainerako taldekideei; ondoren, taldekide bakoitzak erantzunak, iradokizunak eta iruzkinak bidal diezazkieke gainerako taldekideei.
  • Posta elektronikoa - E-mail. Posta elektroniko arruntak bezala funtzionatzen du, edo taldekide guztiei mezuak bidaltzeko ere balio du.
  • Bilaketa - search
  • Laguntza - help
Azken aldaketako data: 2016/11/30