Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Natura ondarea eta biodibertsitatea
 
  • Facebook
  • Twitter
  • TouTube
  • Issuu

Kontserbazio Bereziko Eremuen izapidetza eta dokumentuak

Natur habitatak eta basa fauna eta flora kontserbatzeko 92/43/EEE Zuzentaraua (Habitatak zuzentaraua) eta Basa hegaztiak kontserbatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentaraua (Hegaztien zuzentaraua) aplikatuta, Natura 2000 Sarea sortu da, Europako sare ekologikoa, zeinaren xedea biodibertsitateari eustea baita, basa fauna eta flora eta Garrantzi Komunitarioko Habitatak kontserbatzeko marko erkidea definituta. Zuzentarau horien eranskinetan interes komunitarioko habitatak eta espezieak daude, eta bertan azaltzen da zeintzuk diren lehentasunezkoak:

Europako araudia Natura Ondarea eta Biodibertsitatearen abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarri da estatuko legerian, eta oinarrizko araua da.

EAEn Natura 2000 sarea ezartzeko hasierako urratsak Gobernu Kontseiluaren 1997ko abenduaren 23ko, 2000ko azaroaren 28ko eta 2003ko ekainaren 10eko Akordioen bidez, 6 gune deklaratu ziren Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izateko (HBBG), eta 52 leku proposatu ziren Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamen hori Europako Batzordeari aurkeztu zitzaion, eta hark Batasunaren Garrantzizko Lekuen (BGL) zerrenda onartu zuen2004/813/EE eta 2006/613/EE Erabakien bidez. Lehenengoa eskualde biogeografiko atlantikoari dagokio, eta bigarrena, berriz, eskualde biogeografiko mediterraneoari; eta bi horien barne dago gure erkidegoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 22. artikuluak ezartzen duenaren arabera, 52 Kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta 6 hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) izendatzeko dekretuek honako eduki hau izan behar dute:

  • Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak eremu horiek kontserbatzeko sortutako arauak, eta lekuaren eta bere mugaketaren kartografia, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekuaren kontserbazio-helburuak eta jarraipen-programa bat.
  • Beste aldetik, KBE eta HBBE izendatzeko dekretuaren eranskin gisa, Lurralde historikoetako foru-organoek onartutako, kontserbazio-helburuak. Kudeaketa-jarraibide horiek kontserbazio-helburuak oinarri hartu behar dute eta honako hauek jaso behar dituzte: eremuak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak.
Azken aldaketako data:  2016/03/03
Euskadi, auzolana