Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. 1a) artikuluan jasotako salbuespen-kasua aplikatzeko prozedura

Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak zenbait kasu ezartzen ditu; horietan, ez da beharrezkoa izango lurzoruaren kalitatearen inguruko adierazpen-prozedurarik hastea (salbuespen-kasuak hemendik aurrera).

Zehazki, eta aipatutako Legearen 25. 1a) artikuluan jasotako kasuari dagokionez, honako hau xedatzen da:

«1.- Ez da beharrezkoa izango lurzoruaren kalitatearen arloko adierazpen-prozedurak hastea, 23. artikuluko kasuren bat jazo arren, aldi berean ondoko egoeraren bat gertatzen denean:

a) Industria-erabilerarako edo arau honetan jasotako giza osasuna babesteko VIE-B industrial baloreak aplikatuko lituzketen beste erabilera batzuetarako, eta 23. artikuluaren lehen atalaren a) edo c) epigrafeetan jasotako kasuak soilik emanda, lurzoruak izan duen jarduera potentzialki kutsatzaile gisa sailkatu denean, lege honen II. eranskinean aipatutako terminoen arabera, eta kokapenean lur-mugimendurik edo zolarriaren eliminaziorik aurreikusten ez denean.»

 

Horregatik, salbuespena hiru baldintzatzaileren aldibereko betearazpenaren menpe egongo da:

  • Lurzoruak izan duen jarduera potentzialki kutsatzaile bezala sailkatuta egotea, Legearen II. eranskinean aipatutako baldintzen arabera.
  • Instalazioen etorkizuneko erabilerak industriala izaten jarraitzea, edo industrialaren parekoa, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera.
  • Jarduera etetean edo jarduera berri baten instalazioan, lur-mugimenduak edo zolarrien eliminazioa behar dituen ekintzarik egin behar ez izatea.

 

Era berean, aipatutako Lege beraren 38. artikuluan honakoa xedatzen da:

         «25. artikuluaren 1. zenbakian jasotako jardueren pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileek aldez aurreko jakinarazpena bidali beharko diote ingurumen-organoari, araudiaren arabera ezarritako informazioarekin batera...».

Baimena behar duten jarduera sailkatuak direnean

  1. Aipatutako jardueren pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileek jarraian adierazitako baldintzen betearazpenaren inguruko salbuespen-jakinarazpena (1. eredua (PDF, 193 KB)) aurkeztu beharko dute udalean:
    • lurzoruak izan duen jarduera potentzialki kutsatzaile bezala sailkatuta egotea, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. eranskinean aipatutako baldintzen arabera.
    • lurzoruaren erabilera berria industriala edo aipatutako arauan jasotako giza osasuna babesteko B (VIE-B) ebaluazio-adierazle industrialak aplikatuko zaizkion beste bat izatea.
    • kokagunean lur-mugimendurik edo zolarriaren eliminaziorik ez aurreikustea.
  2. Udalak egiaztatuko du 25. 1a) artikuluaren baldintzak betetzen diren ala ez, eta ingurumen-organoari bidaliko dio (zuzenketa-neurrien txosten-eskaerarekin batera) hurrengo dokumentazioa:
    • interesdunak entregatutako 1. eredua,
    • behar bezala betetako 2. eredua (PDF, 190 KB), bertan adierazitako dokumentazioarekin batera, salbuespena aplikatzeko eskatutako baldintzak betetzen diren ala ez adierazten duen txostena barne (azken hori udal-teknikariak idatzita).
  3. Bidalitako dokumentazioa ingurumen-organoari atxikitako zerbitzu teknikoek aztertu ondoren, ezarri beharreko zuzenketa-neurrien garrantzia erabakiko da, emandako informazioaren arabera. Organo horrek zuzenketa-neurrien nahitaezko txostena bideratuko du, jarduera-baimenaren edo bideratutako zabalkuntza-baimenaren espedientearen tramitazioaren esparruan.

Jardueraren aldez aurreko jakinarazpen-araubidearen menpe dauden jarduera sailkatuak direnean

  1. Pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileek udalari bidali beharko diote salbuespen-jakinarazpena (1. eredua (PDF, 193 KB)).
  2. Udalak salbuespena aplikatzeko eskatutako baldintzak betetzen dituen ala ez aztertuko du, eta ingurumen-organoari bidaliko dio (Kutsatutako lurzoruen zerbitzua) jarraian adierazitako dokumentazioa:
    • interesdunak entregatutako 1. eredua,
    • behar bezala betetako 2. eredua (PDF, 190 KB), bertan adierazitako dokumentazioarekin batera, salbuespena aplikatzeko eskatutako baldintzak betetzen diren ala ez adierazten duen txostena barne (azken hori udal-teknikariak idatzita).
  3. Udalak erabakitzen duenean salbuespena aplikagarria dela, oro har, ez da ingurumen-organo horren erabaki zehatzik izango.
  4. Udalak salbuespena aplikagarria ez dela erabakiz gero, sustatzaileari jakinarazi beharko dio, horrek bideratutako jakinarazpenak bere jardueraren hasiera barne hartzen ez duela jakinarazita aplikaziozko araudira egokitzen ez delako, eta lurzoru-kalitatearen arloko adierazpen-prozedura hasi behar duela adierazita.
  1. Lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat eteten duten pertsona fisikoek edo juridikoek jarraian adierazitako baldintzen betearazpenaren inguruko salbuespen-jakinarazpena (1. eredua (PDF, 193 KB)) aurkeztu beharko dute udalean:
    • lurzoruak izan duen jarduera potentzialki kutsatzaile bezala jo daitekeela, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. eranskinean aipatutako terminoen arabera.
    • lurzoruaren erabilera berria industriala edo aipatutako arauan jasotako giza osasuna babesteko B (VIE-B) ebaluazio-adierazle industrialak aplikatuko zaizkion beste bat izatea. (ezagutuz gero)
    • jarduera eteteak ez duela lur-mugimendurik edo zolarriaren eliminaziorik eragingo.
  2. Udalak salbuespena aplikatzeko eskatutako baldintzak betetzen dituen ala ez aztertuko du, eta ingurumen-organoari bidaliko dio (Kutsatutako lurzoruen zerbitzua) jarraian adierazitako dokumentazioa:
    • interesdunak entregatutako 1. eredua,
    • behar bezala betetako 3. eredua (PDF, 192 KB), bertan adierazitako dokumentazioarekin batera, salbuespena aplikatzeko eskatutako baldintzak betetzen diren ala ez adierazten duen txostena barne (azken hori udal-teknikariak idatzita).
  3. Udalak erabakitzen duenean salbuespena aplikagarria dela, oro har, ez da ingurumen-organo horren erabaki zehatzik izango.
  4. Udalak salbuespena aplikagarria ez dela erabakiz gero, ingurumen-organoak eten behar den jardueraren titularrari jakinaraziko dio lurzoru-kalitatearen inguruko adierazpen-prozedura hasi behar duela, udalari eskakizun horren kopia bidalita.

Udalaren txosten teknikoa prestatzen duenak hura emateko nahikoa informaziorik ez duenean, lurzoruak jasandako jarduera potentzialki kutsadura apaleko bezala sailkatuta egoteari dagokionez, udalak akreditatutako erakundeak txostena idazteko eskatuko die sustatzaileei. Horrek urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren II. eranskinean xedatutako edukiaren azterketa historikoa hartuko du barne. Aipatutako dekretuak lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko erakundeen akreditazio-sistema ezartzen du, eta aipatutako erakundeek egin beharreko zoruaren kalitatearen ikerketen edukia eta garrantzia erabakiko du.

Ereduen erabilera nahitaezkoa da, informazio gehigarria emateko ondoko eskakizunak saihesteko.

  • 1. eredua (PDF, 193 KB): Salbuespen-jakinarazpena: Interesdunak bete eta eman beharreko dokumentua da. Dokumentu hori lurzoruaren kalitatearen arloko adierazpen-prozeduren salbuespen-suposizioaren aldiberekotasunaren erantzukizunpeko adierazpena da.
  • 2. eredua (PDF, 190 KB): Jarduera baten instalaziorako edo lurzoru berria okupatzen duen jadanik existitzen den baten zabalkuntzarako salbuespen-jakinarazpenari buruzko Udalaren txostena: Txosten hori altetarako edo (lurzoru berria okupatzen duten) zabalkuntzetarako da soilik. Txosten honetan, interesdunak jakinarazi duen salbuespena egiaztatzen duen informazioa emango du udalak.
  • 3. eredua (PDF, 192 KB): Lurzorua Kutsa dezakeen Jarduera (ZKJ) etetearen kasurako salbuespen-jakinarazpenaren inguruko Udalaren txostena. Txosten hori ZKJ bat eteteko da soilik. Txosten honetan, interesdunak jakinarazi duen salbuespena egiaztatzen duen informazioa emango du udalak.
Azken aldaketako data: 2016/09/29