Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekoetxea Urdaibai

Telefonoa: 94 687 04 02

E-maila: info.urdaibai@ekoetxea.eus 

Euskal Autonomia Erkidegoan biodibertsitatea eta naturaren ezagutza sustatzeko helburu nagusiarekin sortzen da zentroa eta, era berean, biodibertsitatearen garrantzia azpimarratzeko premiarekin ere; edo gauza bera dena,biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna ezagutzera emateko.

Busturian (Bizkaia) kokatuta dago Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdigunean. Hau, Euskal Herrian ekosistema gehien duen gunea da; beraz, biodibertsitate gehaiago ere.

Urdaibaiko lurraldea, 1984an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen eta bost urte geroago Eusko Jaurlaritzak 5/1989 Babes eta Lurralde Antolamendu Legea onartu zuen bertako ekosistema multzoa babestu eta berreskurapena sustatu nahian, bere natura, zientzia eta ingurumen hezkuntzaren garrantzia dela eta. Honekin, ekonomia- eta gizarte garapenarekin bateratuta natura- eta kultura-balioak kontserbatuko dituen lurralde garapen eredua ezarri nahi da.

Paregabeko eraikina da, Urdaibaiko estuario osoa begiztatzeko aukera ematen duen puntu geoestrategiko batean kokatua. Ziurrenik XV. mendean eraiki zuten, babes lanetarako dorretxe banderiza gisa.

Alboan duen jauregia XVII. mendean eraiki zuten, bizilekuak hartzeko. Urteek aurrera egin ahala, eta dorretxea nekazaritza jardueretarako erabiltzearekin bat, zabaldu egin ziren eraikineko gelak, etxearen inguruko bost hektareak lantzeaz arduratzen ziren familiak hartzeko.

Erlojuaren Dorrea 1851n eraiki zuen San Bartolomeko biztanle batek, Busturiako herritarrek erabili zezaten. Madariaga Dorretxea zaharberritu egin da duela gutxi, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxearen
egoitza izateko.

San Bartolomé Auzoa, 34 48350 Busturia

Tel: 94 687 04 02 - Faxa: 94 617 12 94 - emaila: info@torremadariaga.org 

Ordutegia:

  • Irailetik ekainera: Asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara (Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik.)
  • Uztaila eta Abuztua: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara

Tarifak:

Madariaga Dorretxeko bisitaldia (erakusketa iraunkorrerako, aldi baterako erakusketetarako eta behatokirako sarbidea barne):

  • Orokorra 3 €
  • Murriztua (Ikasleek eta 65 urtetik gorakoek) 1 €
  • 8 urtetik beherakoek Doan

Madariaga Dorretxeko bisitaldia eta paduretatik ibilbide gidatua:

  • Orokorra 5 €
  • 65 urtetik gorakoek eta 10 pertsonen baino gehiako taldeak 3 €


* Museoak abenduaren 25ean, irtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6ean ixten du

Gure artikulu batzuk

Segidan gure dendan dauzkagun produktu batzuk aipatzen dizkizugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

ELIKAGAIAK ETA EDARIAK

Produktu hauek eskura ditzakezu: Riojako ardo beltz ekologikoa, Busturia bertako Amunategi Txakolina eta Lea Artibai markako hainbeste produktu: sagardoa, irasagar gozoa, marmelada ekologikoa, pipersaltsa, piparrak... Horrez gain, har ditzakezu "K" Eusko Labeldun eta Pagobietako produktuak.

Dasta itzazu eta ikus ezazu apartak izateaz gain, zeinen osasungarriak diren.

  • Tolosako babarrunak
  • Arabako garbantzuak
  • Piparrak (212ml, 370ml eta 446ml)
  • Sagardoa
  • Hegaluzea oliba oliotan 225gr eta 400gr.
  • Eztia (0'5/1kg.)

 

EKOSFERAK

Ekosfera lortu den lehen ekosistema itxia da; kristalezko bola batean bere burua aski duen mundu ñimiño osoa da. Jatorrizko ekosfera NASAk egindako ikerketa aeroespazialaren ondorio da. Espazioan ekosistema itxiak lortu nahi ziren astronautek bidaia luzeak egin zitzaten. Bere burua aski duen ingurua lortu nahi izan zuten, bidaiarientzako elikagaiak eta oxigenoa ekoiztu, eta ura eta airea garbi eta berrerabilgarriak izan zitezen.
Mundu txiki zoragarri hauek dira Ekosferak.

Ezetz jakin! Interesgarria, ezta? Zatoz ezagutzera!

  • Ekoesfera IMS 199'00€/alea
  • Ekoesfera ISP 100'00€/alea
  • Ekoesfera ISS 100'00€/alea

KAMISETAK

Jantzi zaitez Biodibertsitateaz, aukeratu zure kolorea! Denek biodibertsitate izpiak dituzte, zein daroazu?

  • Kamiseta (S, M, L XL) (unisex) gorria 7'00€
  • Kamiseta (S,M, L, XL) (unisex) baltza 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska/mutil) baltza biodibertzitatea 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska) baltza biodibertzitatea tiranteduna 600€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (unisex) urdina 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska/mutil) urdina saguzaharra 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska)urdina saguzaharra tiranteduna 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska/mutil) berdea txantxangorri 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska) berdea txantxangorri tiranteduna 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska/mutil) arrosa amanita muskaria 10'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska) arrosa amanita muskaria tiranteduna 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska/mutil) zuria matxinsalto 6'00€
  • Kamiseta (S, M, L, XL) (neska) zuria matixinsalto tiranteduna 6'00€

Diseinua:Rober Garay

 

BESTE PRODUKTUAK

Gure produktu sorta hobeto ezagutzeko, deitu iezaguzu.

  • Liburuak eta liburudendetako artikulu ezberdinak.
  • Jokuak, puzzleak, kometak, panpinak, pilota jauzilariak.
  • Schleich animalia ñimiñoak.
  • Poltsa ekologikoak, haziak, euskal zeramika.
  • CDak, DVDak, 3D postalak.

Iradokizunak ongi etorriak dira, lortu ez duzun artikulurik nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, zure zain gauzkazu.

Gutxi barru arte!

 

GARRAIO GASTUA

Telefono bitartez edo gure dendan bertan lortu ditzakezu. Garraioak (3'39€) baino ez du balio, bi kilorarte BEZ barne, eta hamar kilorarte (3'64€) BEZ barne (ekosferak izan ezik) eta 24 ordutan zure etxean jasoko duzu.

Tlfnoa: 94/687.04.02
e-maila: info@torremadariaga.org