Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
  • Facebook
  • Twitter
  • TouTube
  • Issuu

IHITZA 46 - EKIN eta EKIN Jarduerak: MAKINA JASANGARRIEN TAILERRA: EGUZKI-LABEA

Haur Hezkuntzako 2. zikloa eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

  • Eguzkia energia iturri natural, bukaezin eta ez kutsakor gisa identifikatzea
  • Eguzki-labe bat eginez, kausa-efektu erlazioa zehaztea
  • Zientzia-, teknologia eta osasun-kultura  
  • Ikasten ikasi
  • Hizkuntza-komunikazioa 

Adin tarte honetan, tailerrak oso eraginkorrak dira curriculuma gauzatzeko. Oso aproposak diren lau kontzeptu lantzen dira:

  • Behaketa: beharrezko denbora hartu behar da patxadaz behatzeko, atentzioa jarriz.
  • Esperimentazioari bide ematen dio: ukitu, manipulatu, hots, kontzeptuak barneratzeko aukera.
  • Ikerketa sustatzen du. Irakasleak gidatzen du, ikasleen interesa piztuz, proposatuz, zuzenduz, animatuz, iradokiz edota galderak eginez. 
  • Ondorioak ateratzen laguntzen du. Ikasleek frogak egiten dituzte, behin baino gehiagotan errepikatzen dituztenak: froga-errorea, kausa-efektua… Ondorioak ateratzeko ariketak dira, ezagutzaz ahalduntzen dira.

Tailerrak ekosistemak bezalakoak dira, ikasketa prozesuan oso lagungarriak. Ikasleek bere bide propioa marrazteko, beste ikasleekin erlazionatzeko, ezagutzak konpartitzeko, ezagutza konplexuagoetan sakontzeko edota proiektuak lantzeko bide berriak ezagutzeko balio dute. Finean, ikasketa prozesuan modu positiboan eragiten dute.

Ariketa honetan proposatzen dugun tailerra Natur Zientzien alorrekoa da. Lau urratsetan egin dezakegu:

    1. Zer dakite ikasleek? Garrantzitsua da ikasleek zer dakiten ezagutzea. Horretarako, etxetik eguzkiaren argazkiak, marrazkiak edota irudiak ekartzera gonbidatuko ditugu. Aitzakia aproposa izango da eguzkia bizitza-iturri zein energia-iturri bezala duen garrantziaz hitz egiteko.

    2. Mapa-muralean irudikatzea. Etxetik ekarritako argazki, irudi edota marrazkiak arbelean jarriko ditugu, bakoitzaren aldamenean esaldi/ideia bat idatziz. Ondoren, irakasleak informazioa antolatuko du. Azkenik, esaldi/ideia bakoitzari titular moduko bat emango diogu eta eguzkiaren mapa-murala egingo dugu.

    3. Eguzki-labea. Eguzki-labea egiten hasi aurretik, bi ideia nabarmenduko ditugu: ingurumen abantailak eskaintzen dituela eta gainontzeko energia-iturri ez berriztagarriekin ezberdintasunak dituela.

      Eguzki-labea egiten hasi aurretik, webgune hauek bisitatuko ditugu:

      http://www.experciencia.com/cocinando-con-un-horno-solar/ 
      http://science-at-home.org/cooking-with-solar/  

      Eta egun eguzkitsu batean ikusitakoa praktikan jarriko dugu. Lauzpabost ikasleko taldeetan eguzki-labeak egingo ditugu. Ikasle bakoitzak egiteko bat izango du: esatariak, gertatzen ari dena kontatuko du; idazkariak, prozesua jasoko du idatziz edo marraztuz; eraikitzaileak, energia-labea egingo du; eta azkenik, behatzaileak, aldaketak taula batean jasoko ditu.

    4. Makina koadernoa. Ikasturtean zehar egiten ditugun esperimentu guztiak koaderno batean jasoko ditugu.  
Azken aldaketako data:  2016/01/13
Euskadi, auzolana