Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Natura Parkeen Patronatuak

Natura-parkeetan Zaingo Batzorde izeneko aholkua emateko eta laguntzeko organoa egongo da, Patronatua izenekoa, natura-parkeko kudeaketa-organoaren barruan egongo dena.

Zaingo Batzordeek osoko bilkuraz eta batzorde iraunkorraz ihardun ahal izango dute.

Eginkizunak

  • Babestutako naturagunearen alde beharrezko jotzen dituen adina kudeaketa sustatu eta egitea.
  • Naturagunean ezarritako arauak betearazteaz arduratzea.
  • Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planen egitasmoak eta horien gainean egindako zuzenketak onartzea.
  • Urteroko kudeaketa-egitarauak onartzea.
  • Inbertsio eta ihardueren urteko egitaraua eta aurrekontua onartzea.
  • Zuzendari-gordetzaileak eratutako iharduera eta emaitzen urteroko txostena onartzea, disfuntzioak zuzendu edo kudeaketa hobetzeko beharrezko jotzen dituen neurriak proposatuz.
  • Natura-parkeek eragin sozioekonomikoa izan duten inguruei ordaina emateko egin behar diren ekintzen egitasmoei buruzko txostenak egitea.
  • Natura-parkeak gorde, hobetu eta ezagutzeko zein inguruko ekonomia eta gizartea garatzeko beharrezko jotzen dituen neurriak proposatzea.
  • Natura-parkeko balioen ikerketa, zabalkunde eta gozamenerako ekinbideak sustatu eta bultzatzea.
  • Zuzendari-gordetzailearen urteroko txostenak oinarri dituela, Consejo Asesor de Conservación de la Naturaleza del País Vasco-Naturzaintzarentzat urteroko txosten-laburpena eratzea, babestutako naturaguneko emaitza eta estrategien kudeaketari buruz.
  • Barne-araudia onartu eta aldatzea.
  • Batzorde iraunkorraren esku uztea beharrezko jotzen dituen eginkizunak.
  • Dagokien erakundeei lege honen helburuetarako izenpetu behar diren lankidetza-hitzarmenak egitea proposatzea.

Osaera

Natura-parkeen izendatze-dekretuan garatuko da Zaingo Batzordea nola osatuko den, eta bertan zehaztuko dira batzorde iraunkorra nola osatu eta zein eginkizun izango dituen.

Zaingo Batzordeak, gutxienez, ondoko ordezkariez osaturik egongo dira: Eusko Jaurlaritzakoez, eraginik izan duten foru-aldundietako natura-parkeen kudeaketarako sailetakoez, eraginik izan duten udal eta toki-erakundeetakoez, eragindako eskubideen titularrez, ingurugiroaren babes eta ikerketan eraginkorki aritu diren elkarteetakoez, nekazari-sindikatuetakoez eta basojabeen elkarteetakoez.

Azken aldaketako data: 2016/11/25