Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Oinarrizko kartografia produktuak eta ortofotoak.

Eusko Jaurlaritzak ekoitzi eta mantentzen ditu urtero, honako oinarrizko kartografia produktu hauek:

- Urteroko ortofotoa, 25 cm-koa:

ORTO
  • 2004tik aurrera, etengabe egiten da urteroko hegaldi fotogrametrikoa.
  • Hegaldi horren ondorioz, dagokion ortofotoa egiten da. Horrek kalitate-kontrola betetzen du, zehaztasun geometriko eta erradiometrikoa dituela bermatzeko.
  • Eskari handiko produktua da, eta hainbat lanetan eta diziplinatan erabiltzen da (nekazaritza, planeamendua, ingurumena, herri lanak, etab.).
  • Gainera, 2008. eta 2009. urteetako (7 cm-ko bereizmena)  Hiri Ortoargazkiak egin dira. Bestalde, 2017. urtekoa  (10 cm-ko bereizmena)  ere egin da EAE osorako. Hirigintzarako, katastrorako, ingeniaritzarako,  udal kudeaketarako, eta abarretarako erabilgarritasun handiko produktua da.

- Eusko Jaurlaritzako Oinarri Topografiko Bateratua (1:5.000). OTB5.

cartografia

Erreferentziazko kartografia bektoriala da eta honako gai hauek hartzen ditu bere gain: eraikuntzak, garraioak, hidrografia, zerbitzu eta instalazioak, erliebea, izen geografikoak eta erreferentziazko puntuak.

Horren lehen bertsioa (2010) honako hauetan oinarritu zen:

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek 2006 eta 2008. urteen artean egindako kartografia bektoriala (1:5000), eraikuntza eta garraio-sareen gaietarako.
  • 2008,2012 eta 2017ko hegaldien LIDAR datuak, erliebe- eta hidrologia-gaietarako, 2 puntu/m2-ko dentsitatearekin pto/m2-ko dentsitatedunak 
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren izendegia, izen geografikoetarako.
  • Eusko Jaurlaritzako hainbat datu-base, gai ezberdinetarako.

Urteroko eguneratzeak hegaldi fotogrametrikoak, LIDAR eta bestelako iturri batzuk kontuan hartuta egin dira. Azken eguneratzea 2019ko abenduan izan zen.

Hainbat erakunde sartzen ari dira horren mantentze-lanean, eguneratuta egongo dela bermatzeko, baita horren kalitatea eta ofizialtasuna ziurtatzeko ere.

Gainera, kartografia orokorra sortzen da, honako eskala hauetan: 1:100.000 (OTB100), 1:200.000 (OTB200), 1:400.000 (OTB400) eta 1:1.000.000 (OTB1000).

- LIDAR elebazioen eredu digitala, 1mx1m-koa. (LED, GED, HEED)

modelo_terreno

Lurralde osoko bi LIDAR hegaldi osorik egin dira, 2008, 2012 eta 2017ko erreferentzia-datekin..

Eskainitako produktuak honako hauek dira:

  • LED: Lurzoruaren eredu digitala. Lurraldea baino ez du irudikatzen, hau da, ez da eraikin, zubi edota landarerik agertzen.
  • GED: Gainazalaren eredu digitala. Punturik altuenak irudikatzen ditu, eraikinak eta landareak barne, besteak beste.
  • HEED: Hidrologiarako elebazioen eredu digitala. Lurraldea irudikatzen du, eraikuntzak barne, zubiak izan ezik.
  • Sailkatutako puntu-hodeia, LAS formatuan.

Urtero, aldaketa-eremuak eguneratzen dira, hegaldi fotogrametrikoetan oinarrituta.

Honako bi produktu eratorri hauek daude:5 m-ra eta 25 m-ra aldatutako LEDak.

Modu koordinatuan egiten dira eta, kasu puntual batzuetan, beste administrazio batzuekin batera finantzatzen dira.

Ikusi eta deskargatzeko prest honako esteka honetan: http://www.geo.euskadi.net/s69-15375/eu

Produktu hauek guztiek honako lizentzia hau dute: Creative Commons Reconocimiento 3.0 (kontrakoa adierazten denean izan ezik)creative

Lizentzia mota honek erabilera irekia ahalbidetzen du, baita merkataritza-helburua betetzea ere; baina, horretarako, iturria aipatu beharko da: Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

Azken aldaketako data: