Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekoetxea Meatzaldea

Peñas Negras

Telefonoa: 946 338 097

Emaila: info.penasnegras@ekoetxea.eus 

Gallarta

Telefonoa: 946 051 275

Emaila: info.meatzaldea@ekoetxea.eus 

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen-informazio, -hezkuntza eta -sentsibilizaziorako ekipamendua da. Bi egoitza ditu Ortuellan (Peñas Negras) eta Abanto-Zierbenan (Gallarta), meatze-lurralde baten bihotzean, eta gune estrategikoak dira kontrastez betetako paisaia berezi bat behatzeko. Gizakiaren jardueraren ondorioz ingurunea sakon eraldatu dela ikusteko bi kokaleku ezin hobeak dira.

Peñas Negras Ekoetxea Zugaztieta meatze-auzotik 3 km-ra dago. Bertan, egoitzaraino doan errepidea adierazten duten seinaleak daude.

Zugaztietara iristeko hainbat garraio-aukera daude:

  • Trapagaran eta Larreineta lotzen dituen Funikularra hartu eta Zugaztietarako autobusarekin lotu.
  • Bizkaibuseko Santurtzi-La arboleda linea.
  • Trapagaran - Larreineta - La Zugaztieta errepidea.
  • El Campillo industrialdeko errepidea (Gallarta) - Zugaztieta, golf zelaiaren ondotik igaro ondoren.

Helbidea: La Arboleda baso-errepidea, Muskiz 1,6 km, 48530 Ortuella, (Bizkaia)


Meatzaldea-Korta Ekoetxea Gallarta auzoan dago, Abanto Zierbena udalerrian.

Meatzaldea-Korta Ekoetxera iristeko argibideak:

  • E-70/A-8 autobidea:
    • Bilbotik: 131. irteera Zierbena/Gallarta.
    • Santanderretik: 132. irteera Zierbena/Gallarta.
  • Bizkaibus autobusa:
    • Bilbo-Muskiz: A3336
    • Muskiz-Getxo: A3338
    • Bilbo-Gallarta (autobidez zuzenean): A3340
    • Santurtzi-Gallarta: A3333
  • Metroa:
    • Santurtziko eta Portugaleteko geltokiak A3333 linearekin lotzen dira.
  • Renfe aldiriko trena:
    • C2 linea, Bilbo-Muskiz norabidean.

Helbidea: Campo Diego auzoa, z/g. Korta Eraikina - 48500 Abanto-Zierbena, (Bizkaia)

Peñas Negras

  • Apirilaren 1etik urriaren 31ra. Asteartetik igandera: 11:00-15:00
  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00-15:00


Gallarta

  • Apirilaren 1etik urriaren 31ra: 10:00-14: 00/16:00-19:00
  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 10:00-14:00/15: 30-18:00

[r01_ssi_init[include virtual='r01_jslidercarousel_es_def.html']r01_ssi_end]

HELBURUA

Zentroan antolatutako ekintzei esker honako helburu hauek eskaini nahi dizkiegu bisitariei:

  • Meatze-ustiapenak ingurumenarekiko izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak.
  • Ingurunearen elementurik nagusienak zeintzuk diren eta horiek babesteko eta hobetzeko jarrerak.
  • Ingurumenaren eta horren arazoen gaineko sentiberatasun eta kontzientzia handiagoa.
  • Ingurumenaren arazoak zertan diren eta nola konpon daitezkeen jakiteko beharrezko diren jarrerak.

NORENTZAT

Interpretazioko Zentroa herritarrei eskaintzen zaie oro har eta bereziki talde antolatuei:

  • Ikasle taldeak
    Batez ere Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. Izena aurretik emanez gero, egun osorako bisitaldi gidatuak egiten dira ikasturtean zehar.
  • Beste talde antolatu batzuk
    Ikasle taldeekin bezalaxe jokatzen da. Bisitaldia aurretik hitzartu behar da.
  • Herritarrak oro har
    Urte osoan zehar, edonorentzat egongo da zabalik Zentroa.
  • Inguruko herritarrak
    Urtean zehar beste jarduera batzuk ere egiten dira.

BALIABIDEAK

  • Langile espezializatuak. Ibilbide gidatuak egiteko eta publikoaren premiei erantzuteko.
  • Erakusketa eta ikus-entzunezkoa. Burdina ingurune baliabide bezala, Bizkaiko meatze arroaren historia, biztanle guneak, geomorfologia, flora eta fauna, ingurumen interpretazioa.
  • Jolastokia eta terraza panoramikoa.
  • Kanpoko museoa. Antzinako meatze ustiapenen berriztatutako elementuak.
  • Landaretza autoktonoaren berreskuratzea. Dokumentazio zentroa.
  • Ikastetxeentzako material didaktikoak. Ikasleentzako lan koadernoa eta irakasleentzako gidaliburua.
  • Argitalpenak. Foiletoak, ingurugiro interpretaziorako koadernoa, mapa eta liburua.
  • Ikus-entzunezko materialak

Eskolentzako programa

Bizkaiko Meatzaldeak gordetzen dituen baliabide didaktiko ugariei esker, ikasleei zuzendutako programa ezberdinak egin daitezke.

Programa hauek Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude. Izena aurretik emanez gero, bisitaldi gidatuak egiten dira ikasturtean zehar (urritik ekainera arte).

Ekintza nagusia La Arboledako antzinako meatze-ustiapenean zehar gidatutako ibilbide didaktikoa da.

Publikoarentzako programa

Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras urte osoan zehar dago zabalik. Gainera, askotariko jarduerak antolatzen dira. Horien helburua Bizkaiko Meatzaldea ezagutzera emateaz gain, jendea ingurune naturalak zaintzeak duen garrantziaz jabetzea da.

Azken aldaketako data: