Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
 
  • Facebook
  • Twitter
  • Blog
  • TouTube
  • Issuu
  • Google+

IHITZA 46 - EKIN eta EKIN Jarduerak: TEKNOLOGIA BERRIAK JASANGARRIAK DIRA?

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

  • Teknologi berrien erabilpenaz hausnarketa eginez, ikasleak erabilera jasangarrirantz bideratzea 
  • Mugikorren erosketa berdea sustatzea

Diziplina arteko oinarrizko konpetentziak

  • Hizkuntza komunikazioa
  • Zientzia eta teknologia
  • Soziala eta hiritarra

Zeharkako oinarrizko konpetentziak

  • Aho-komunikazioa
  • Ikasten ikastekoa eta pentsatzen ikastekoa
  • Ekintzailea
  • Izaten jakitekoa 

Teknologia eta jasangarritasunari buruzko hausnarketa proposatzen dugu. Zer da teknologia? Eta jasangarritasuna? Talde handian batu, definizioak adostu eta komentatu. 

Jarraian, post-it batean ikasle bakoitzak egunerokotasunean beharrezkoenak ikusten dituzuen lau teknologiak zerrendatuko, eta aldamenean, abantailak ipini.

Ondoren, lauko taldeetan, zerrendatu dituzten teknologiak bateratu eta galdera hauei erantzun:

  • Zergatik erabiltzen dituzue?
  • Beharrizan komunak dituzte?
  • Ingurumenari begira, zein abantaila dituzte?

Orain arte, teknologi berriek izan ditzaketen abantailez aritu gara. Baina ezagutzen dituzue teknologia berrien erabilera masiboak dakartzan gatazkak? Bideo honetan, argibideak: http://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/

Eztabaida pizteko galdera: bizi garen munduan teknologia beharrezkoa dugu, baina nola hobe dezakegu gure portaera pertsonala “gatazkarik gabeko teknologia” bideratzeko?

Eztabaidak zenbait ondorio utziko dizkigu. Ondorio horiek oinarritzat hartuta, telefono mugikorren kontsumo arduratsua sustatzeko plana garatuko dugu: Telefono mugikorren erosketa berdea.

Kontuan hartu beharreko lau fase:

  • Erosi aurrekoa: kontsumo beharrak aztertu behar dira.
  • Erosterakoan: ingurumena kaltetzen ez duten irizpideak lehenetsi behar dira.
  • Erabilera: erabilera egokia egin behar da, eta berrerabilera ahalbideratzen duten gailuak erosi behar dira.
  • Hondakinak: Hondakinen banaketa egokia egin behar da.

Ariketa amaitzeko, komunikazio kanpaina sortuko dugu: Gatazkarik gabeko teknologia sustatzeko telefono mugikorren erosketa berdea

Azken aldaketako data:  2016/01/13
Euskadi, auzolana