Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai
 
  • Facebook
  • Twitter
  • Blog
  • TouTube
  • Issuu
  • Google+

Kudeaketarako eta parte hartzeko organoak

Patronatua organo kolegiatua da, eta Urdaibain eskumen dituzten administrazioa ezberdinek eta baita ekonomia, gizarte eta ingurumen interesen ordezkariak diren elkarte eta taldeak ere osotzen dute. Sortzen duen arauak (Urdaibaiko Biosfera-Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 legeak) Eusko Jaurlaritzaren ingurumen organoari atxikitzen dio. Osoko Bilkuran eta Batzorde Iraunkorrean aritzen da.

Era berean, Lankidetza Kontseilua otsailaren 14ko 164/1995 Dekretuak Patronatuaren laguntzarako sortutako organoa da (abuztuaren 29ko 197/1997 Dekretuak aldatua). Erreserbak hartzen duen lur eremuan eragina duten zenbait gizarte sektore ordezkatzen duten erakundeek bere ekintzen garapenean aktiboki parte hartzeko bideak irekitzeko organo laguntzailea da.

5/1989 legearen eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko  196/2013 Dekretuaren arabera, Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzua horren kudeaketaren ardura duen administrazio unitatea da, Zuzendari-artatzailearen zuzendaritzapean. 

San Bartolome 34

48350 Busturia

Telf: 944032360 

Jendeari arreta emateko: Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:00.

  • Eusko Legebiltzarreko ordezkari bat.
  • Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko bost ordezkari.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari.
  • Eraginpeko Udaletako sei ordezkari.
  • Estatuko Administrazioko ordezkari bat.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat.
  • Unesco-ren «Gizakia eta Biosfera» egitarauko ordezkari bat.
  • Biosfera-Gebenaldearen azterkuntza eta babeste-lanetan izen ona duten Gebenaldearen esparruko elkarte ekologista eta kontserbazionistetako ordezkari bat.
  • Gebenaldearen esparruko nekazaritza eta basogintza alorreko hiru ordezkari.
  • Gebenaldeko Lankidetza Kontseiluburua.

Zaingo Batzordeburua, horko kideen artetik, ingurugiro organoaren proposamenez, Jaurlaritzak izendatzen du.

Gebenaldeko zuzendari-artatzailea osoko bilkuretara joaten da, hitz egiteko eskubidea bai baina botorik ez duela.

a) Jarritako helburuak bete daitezenari arreta egitea, eta Ondarearen,  Gebenaldeko zerbitzuez baliatzeagatikako diru-sarreren edo ezein moetako  Erakunde eta norbanakoek Zaingo-Batzordeari eman diezaizkiotenen arduralaritza.

b) Ekintzapideei, diruegitamuei eta emaitzei buruzko urtean-urteko Txostena ontzat eman eta Zaingo-Batzordeko kide diren Herri-Arduralaritza guztiei eskuratzea.

c) Gebenaldeko balioak eta berarizko zernolakoak era eraginkorrez babesteko arauak suztatu eta saloak egin, eta horretarako onuragarri eritzitako izapide guztiak egitea.

d) Erabilkera eta Eraentzaren Artezte-Egitamuari eta horren birtaiuketari buruzko erizpenak eman eta bete daitezenari arreta egitea, eta orobat  Ekintzapideen Antolakidekuntza eta Egiterapenpen-Egitarauarekin eta  Alor-Egitamuekin ere.

e) Alor-egitamuak egiteratu daitezen indar egitea.

f) Hiri-Antolaketarako Egitamuei eta tokiarekiko eragina izan dezaten alor-egitamu edo ekintza-egitamu guztiei buruzko erizpenak ematea.

g) Egin nahi daitezen ikerketa-lanen egitasmoei buruzko erizpenak ematea.

h) Berarizko babespeko eremutako eraikuntza-lanei eta lurrez baliatzeko erei, eta bertan egin nahi daitezen izadi-eskuarteen ustiaketei buruzko erizpenak ematea, eta bai Geben-aldearen gainontzeko aldeei buruzkoak ere, Erabilkera eta  Eraentzaren Artezte-Egitamuak hori agindu dezanetan. Txostenak egitean,

Zaingo-Batzordeko kideen bi herenak aurkeztutako egitasmoaren aurka azalduko balira, Lehendakariak egitasmo hori, berriro aztertzeko, jatorrizko tokira itzuliko du atzera.

i) Batzorde Iraunkoarri komenigarri eritzitako egiteko guztietako eskua ematea.

Nolanahi ere, b), d) eta h) zatietako egitekoak inoren esku utzi ezinekoak izango dira.

j) Bere antolakuntza eta ihardutze-araudia ontzat ematea eta aldatzea. 

Azken aldaketako data:  2015/06/29
Euskadi, auzolana