Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial

Euskadi.eus

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Urdaibai
 
  • Facebook
  • Twitter
  • Blog
  • TouTube
  • Issuu
  • Google+

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana (EKZP)

139/2016 DEKRETUA, irailaren 27koa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzen duena

 

Zer da Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana (EKZP)?

EKZP dokumentu arau-emaile bat da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean zer jarduera egin daitezkeen arautzen duena, jasangarritasuna kontuan hartuta.

Nola?

  • EKZPn, eremutan banatuta dago Urdaibaiko lurraldea, eta lurzoru urbanizaezineko eremu bakoitzean egin daitezkeen jarduerak ezartzen dira. Lurzoru honi buruz EKZPn aipatzen denak lehentasuna du udalaren hirigintza-plangintzaren gainean.
  • Dena den, EKZPk ez du araurik ezartzen Biosfera Erreserba osatzen duten 22 udalerrietako hiri-lurzorurako eta lurzoru urbanizagarrirako. Udalaren hirigintza-plangintzak arautzen ditu zuzenean lurzoru horiek.

Zein da bere edukia?

Indarrean dagoen dokumentua

Zergatik eta zertarako Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plan berri bat?

Dokumentuaren berrikuspen sakon baten emaitza da plan berria, Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babesteko eta Antolatzeko 5/1989 Legeak ezarritakoaren arabera.

Berrikuspen horren helburua da uneko errealitatera egokitzea. Izan ere, egoera sozioekonomiko eta ingurumen- eta hirigintza-araudi desberdinak daude gaur egun Horrez gain, azken 20 urteetako esperientzia jasotzea ere helburu du berrikuspenak.

Nola egin da plan berria?

2010ean ekin zitzaion EKZP berrikusteko prozesuari. Ordutik, dokumentua jakinera emateko eta partaidetza sustatzeko hainbat ekintza burutu dira.

Jasotako ekarpenak erabili dira plan berriaren edukia idazteko oinarri eta inspirazio-iturri.

Azken aldaketako data: 2016/12/12
Euskadi, bien común