Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioak

Lurzoruaren kutsadura saihestu eta garbitzearen arloko esku-hartze administratiboa bizkortzeko, bi prozedura ezarri dira:

  • lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura, zeinak proposatutako erabilera lurzorurako egokia den balioztatzeko xedea baitu;
  • lurzoruaren erabilera-gaitasuna adierazteko prozedura, zeina prozedura soilagoa baita eta industria-erabilerarako soilik den lurzoruaren gaitasuna balioztatzeko xedea baitu

Ez da beharrezkoa izango lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak hastea, zenbait kasutan (salbuesteko kasuak).

Lurzoruaren kalitatea adierazteko prozedura hasteko, eskabide bat tramitatu behar da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzan.

Eskabide hori lurzoruaren kalitatea adierazteko betebeharra sortzen duten jardueren eragileek –erakunde edo pertsonek- aurkeztu behar dute; eskabidearekin batera, miaketazko ikerketari dagokion txostena aurkeztu behar da, eta, hala badagokio, egiaztatutako erakunde batek egindako ikerketa xehatuaren txostena ere.

Prozedura sei hilabeteko epean amaitu behar da eskabidea jasotzen den egunetik kontatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren ebazpen batez ixten da. Beraren bidez, lurzorua kalifikatu daiteke bere afekzio mailaren arabera eta, irizpide hauek oinarritzat hartuta:

  • Eraldatu gabeko lurzorua: lurzoru mota honetan, kutsagarria izan litekeen jarduera bat gauzatu da, baina horrek ez du eraginik izan bere kalitatean.
  • Eraldatutako lurzorua: lurzoru motan honetan, erreferentziazko balio adierazleak gainditzen dituzten substantzia-kontzentrazioak identifikatzen dira, baina lurzorua ez da lurzoru kutsatutzat jotzen, ez duelako arriskurik sortzen ez giza osasunerako eta ezta ekosistemetarako ere. 
  • Lurzoru kutsatua: lurzoru mota honek eraldatuta ditu bere ezaugarri kimikoak, gizakien jardunaren eraginez, eta horren ondorioz bateraezina da lurzoru horren oraingo erabilerarekin edo etorkizunerako aurreikusitakoarekin, zeren lurzoruaren erabilera arriskutsua baita pertsonen osasunerako edo ekosistemetarako. 

Hiru kategorien arteko desberdintasuna ezartzen da, batez ere, lurzoruak duen eraldaketa kimikoaren arabera eta eraldaketa kimiko horrek oraingo edo etorkizuneko erabilerarako sortzen duen arriskuaren arabera.

Lurzoruaren kalitatea adierazteko tramitea kasu hauetan hasiko da:

  • Kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat duen edo izan duen lurzoruan jardueraren bat instalatu edo handitzen denean, salbu eta handitze hori jarduerak okupatzen duen lursailaren mugen barnean egiten bada. Horrelakoetan, jarduera handitzen duten eragileek hondeatutako lurzoruak karakterizatu behar dituzte eta horren emaitzak ingurumen-organoari jakinarazi, kudeaketarekin hasi aurretik.
  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat izan duen eta egun jardunik gabe dagoen kokapen batean lurrak mugitzeko proiektuak gauzatzen direnean. 
  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat behin betiko bukatu edo ixten denean. Jardueraren titularrak horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, jarduteko proposamen bat aurkezteaz batera. Horretarako, bi hilabeteko epea izango du behin betiko itxieratik aurrera. 
  • Kutsa dezakeen jarduera edo instalazioaren bat duen edo izan duen lurzoruaren kalifikazioa aldatzen denean.
  • Lurzoruan substantzia kutsagarriak egon daitezkeela susmatzeko zantzu nahikoak daudenean, substantzia horien kontzentrazioak arriskuak sortu baditzake.
  • Lurzoruaren jabe edo edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoen ekimenez. 

 

 

Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozeduraren bidez balioztatzen da industria-erabilerarako soilik balio duen lurzoruaren gaitasuna, lurzoruan egon den jarduera kutsatzeko ahalmen ertaina duen jarduera gisa sailkatuta badago.

Izapideak ondorengo kasu hauetan hasiko dira:

  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat behin betiko uztea.
  • Kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den lurzoru batean, jarduera bat jarri edo handitzea.

 

 

Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25 artikuluan jasotako salbuespen-kasua aplikatzeko prozedura:

1a

  • Etorkizuneko erabilera: industriakoa

  • Kasuak: zabaltzea edo etetea.

  • Lurzoruak izan duen jarduerak kutsatzeko ahalmen txikia izatea

  • Baldintza: materialak induskatu gabe eta zolata kendu gabe

 

1b

  • Leku baten zatia hartzen denean.

  • Lurrak mugitzea, komunikazio-azpiegituren zutabeak eraikitzeak, edo zerbitzu orokorrak (argia, ura, gasa edo telekomunikazioak) ezartzeak edo aldatzeak eraginda.

1c

  • Kutsatzeko ahalmena duen jarduera bat zabaltzea edo aldatzea, handitu nahi den jarduerak hartzen duen lurzat iaren mugen barruan egiten denean.

 

2

  • Jarduera edo instalazioaren zati bat eteten denean nahiz jardueren aldi baterako instalazioak direnean.

 

3

  • Lurzoruaren kalitatearen deklaraziorik badago lehendik, jarduera zabaldu/ ezarri edo erabilera aldatzen den kasuetan.

 

4

  • Kutsadura-seinaleak hautematean, leheneratzeko neurriak berehala hartzea aholkatzen dutenean premiazko zioek.

 

Azken aldaketako data: