Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020

Proiektua bukatuta

Helburuak

Euskal Herriko Administrazio Orokorreko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 egin du helburu nagusi birekin:

  • Euskal Herriko geodibertsitatea eta “EAEko Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa”n identifikaturiko geologia ondarea analizatzea eta baloratzea.
  • Kudeaketarako irizpideak eta ekintzen proposamenak egitea.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Geodibertsitatearen Kudeaketarako Estrategia (PDF) esperientzia pilotu modura planteatu zen EAEko lurralde osora zabaldu baino lehen. Hori dela eta, estrategia berriak antzeko metodologia erabili zuen nahiz eta bestelako analisiak gehitu ziren beharrezkoak zirela pentsatu baitzen EAEko geodibertsitatearen kudeaketa zelako egoeratan zegoen jakiteko.

Beraz, behin betiko dokumentuak honako atalak ditu:

  • Sarrera: bertan aurrekariak eta aldez aurreko kontzeptuak eta definizioak agertzen dira.
  • Geodibertsitatearen garrantzia. Zerbitzu ekosistemikoak: honen bidez, geodibertsitateak gizarteei, eta zehatzago euskal gizarteari, eskaintzen dizkien zerbitzuen birpasa egiten da.
  • EAEko ondare geologikoaren diagnostikoa, Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioaren arabera: inbentarioa estrategiaren definiziorako elementu gakoetako bat da, izan ere, horren arabera aztertu zen gure herriko geologia ondarea.
  • Euskal gizartean Lurraren zientziak zenbateraino dauden integratuta baloratzeko diagnosia: honen bidez jakin nahi da zein punturaino dagoen euskal gizartea kontaktuan Lurraren zientziekin loturiko gaiekin.
  • Arau-esparrua: gure lurraldeko geodibertsitatearen kudeaketan eragina izan dezaketen arauen –lurralde- eta eskumen-maila desberdinetakoen— birpasa egiten da. Eranskinetan informazio zabalagoa eskaintzen da.
  • Helburuak  eta ekintza-proposamenak: beste elementu gakoa da, izan ere, bertan lau helburu nagusiak lortzeko beharrezkoak diren ekintzak zerrendatzen dira.
  • Estrategiaren ebaluazioa eta jarraipena.
  • Eranskinak: dokumentu nagusiko informazioa zabaltzen duten 5 eranskin agertzen dira.

 

Pdf formatuko dokumentuak:

Agindua, 2014ko ekainaren 6koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, "Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020" onartzen duena.

EAEko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 (PDF, 958 KB)

Eremua

Euskal Autonomia Erkidegoa

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Órgano:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza;
Azken aldaketako data: 2017/01/31