Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Erakusketa ibiltaria Bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak Natura 2000 Sarea Euskadin


Aurkibidea | Erakusketa ibiltaria | Egutegia eta udalerriak | Beste zenbait ekintza | Materialak


 Erakusketa ibiltaria zeri buruz?...

... denok osatzen dugun eta eratze eta ezartze fasean dagoen, Europako biodibertsitatearen galera geldiaraztea helburu duen, europar proiektu kolektibo eta parte hartzaile batean esfortzuak nola batu eta laguntzak gehitzeko aukerei buruzkoa. Proiektu hori NATURA 2000 da.

Erakusketa ibiltaria zertarako?...

…Natura 2000 Sareari buruz hausnartzeko, baita gure arbasoengandik jaso dugun eta gure osasun, oparotasun eta bizi kalitatearen oinarri den biodibertsitatearen balioaren gogoeta egiteko.

...gizakia naturaren parte dela eta berak biodibertsitatea areagotzea eragin duen arren, batzuetan bere galera ere ekarri duela ohartarazteko.

Erakusketa ibiltaria norentzat?...

...publikoarentzat orokorrean eta batez ere Euskadiko Natura 2000 Sarea osatzen duten 57 lekuetan bizi edo lan egiten duten pertsonentzat. Proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko, nola eragingo digun ikusteko, Europako beste leku batzuetan Natura 2000 Sarearen barnean bizi eta aktibitate ekonomikoak eta biodibertsitatearen kontserbazioa bat egiten dutenen esperientziak ezagutzeko.

Erakusketa ibiltaria, nolakoa?...

...irizpide ekologikoekin diseinatutakoa. Erakusketa kartoiarekin egin da, bai panelak baita altzariak ere (aulkiak...). Enbalatu ondoren ahalik eta gutxien okupatu dezan planifikatu da, garraio eta energia kontsumo beharra gutxituz. Energetikoki Plasma pantaila eta ordenagailu eraginkorrenak aukeratu dira.

Erakusketa 8 moduluk osatzen dute:

1. Moduloa: Aurkezpena

2. Moduloa: "Mehatxupean dago jaso dugun natura ondare aberatsa, gure herri identitatea islatzen duten ezaugarriak arriskuan jarrita"

3. Moduloa: Biodibertsitateari eustea gure ongizatea bermatzea da.  Horretan pentsatu al duzu? … Zer zerikusi du biodibertsitatearen galerak nirekin?

4. Moduloa: Natura 2000 Sarea Euskadin dagoen biodibertsitatearen galera ekiditeko proiektu nagusia da eta oraindik eraikitze lanetan dagoen talde-erronka ere bada.

5. Moduloa: Natura guneen sareen proiektu honekin jendearen eta naturaren arteko lotura lortu nahi da, bientzat onuragarri izango den elkartasun-konpromisoa.

6. Moduloa: Ez da bakarrik egiteko bidea. Geroz eta gehiago dira norberaren alde eta biodibertsitatearen alde lan egin daitekeela baieztatzen dutenak.

7. Moduloa: Zalantzak argitzeko, erantzunak bilatu eta zure iritzia emateko.

8. Moduloa: Natura 2000: denok lekua dugulako eta elkarren beharra dugulako, zer iruditzen familia argazkia agurtu aurretik?

 

Azken eguneratzea: 2009/06/09