Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Natura ondarea eta biodibertsitatea
  6.  
  7. Natura 2000
 
  • Facebook
  • Twitter
  • TouTube
  • Issuu

Informazioa jendaurrean jartzea: Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) izendatzea

Natur habitatak eta basa fauna eta flora kontserbatzeko 92/43/EEE Zuzentaraua (Habitatak zuzentaraua) eta Basa hegaztiak kontserbatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentaraua (Hegaztien zuzentaraua) aplikatuta, Natura 2000 Sarea sortu da, Europako sare ekologikoa, zeinaren xedea biodibertsitateari eustea baita, basa fauna eta flora eta Garrantzi Komunitarioko Habitatak kontserbatzeko marko erkidea definituta. Zuzentarau horien eranskinetan interes komunitarioko habitatak eta espezieak daude, eta bertan azaltzen da zeintzuk diren lehentasunezkoak:

Europako araudia Natura Ondarea eta Biodibertsitatearen abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarri da estatuko legerian, eta oinarrizko araua da.

EAEn Natura 2000 sarea ezartzeko hasierako urratsak Gobernu Kontseiluaren 1997ko abenduaren 23ko, 2000ko azaroaren 28ko eta 2003ko ekainaren 10eko Akordioen bidez, 6 gune deklaratu ziren Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izateko (HBBG), eta 52 leku proposatu ziren Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamen hori Europako Batzordeari aurkeztu zitzaion, eta hark Batasunaren Garrantzizko Lekuen (BGL) zerrenda onartu zuen 2004/813/EE eta 2006/613/EE Erabakien bidez. Lehenengoa eskualde biogeografiko atlantikoari dagokio, eta bigarrena, berriz, eskualde biogeografiko mediterraneoari; eta bi horien barne dago gure erkidegoa.

Eusko Jaurlaritzari dagokio 52 KBE izendatzea eta kasuan kasuko kontserbatze neurriak ezartzea, baita 6 HBBG eremu kontserbatzeko neurria ezarri ere. Izendapena eta neurriok teknika eta zientzia lan zorrotzetan oinarritu behar dira, eta lanok ondoko gaiak jorratuko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko 52 KBEetan eta 6 HBBGetan kontserbatuko diren habitaten eta espezieen egoera eta helburuaren muga, identifikazioa eta definizioa.

Deklaratutako Kontserbazio Bereziko Eremuak

Izapidean dauden Kontserbazio Bereziko Eremuak

Azken eguneratzea: 2013/06/27
Euskadi, auzolana