Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/09/12

AZTERKOSTA 2016

AZTERKOSTA 2016 (PDF, 2 MB)

Informazio gehiago eta izena ematea: 902 160 138 / aztertu@euskadi.eus

LAGINKETA

Erabil itzazu laginketarako doako materialak kostaldeko tarte baten analisia egiteko!

Urtero bezala, AZTERKOSTA programatik gure kostaldea ezagutu eta ikertzera animatu nahi zaituztegu.

Parte-hartzaileak

Pertsona eta entitate guztiei zabalik: ikastetxeak, goi-mailako heziketako zentroak, talde antolatuak (naturalistak, ekologistak, aisialdikoak, kirol elkarteak eta abar) familiak edo nor bere izenean.

Parte hartzeko modalitateak

  • Oinarrizko programa : familia eta 12 urtetik beherakoei egokituak.
  • Programa zientifikoa: 12 urtetik aurrera erabiltzeko .

Izena ematea

Irailaren 12tik aurrera.

Izena emateko formularioa

Materialen banaketa

Urriaren 3tik aurrera.

Landa-lanean bildutako datuak bidaltzea

Abenduaren 16ra arte Ingurugelatan.

PRESTAKUNTZAKO IRTEERA TEMATIKOAK

Etor zaitez gurekin marearteko zabalgunea eta bertako biodibertsitatea ezagutzera Debako kostaldean zehar ibilbide bat eginez. Bestalde, laginketarako materialak banatzeaz aparte nola erabili ikasiko dugu.

Irakasle eta talde arduradunei zuzendutako irteera hauek guztiz doakoak dira (bidaiak izan ezik).

Irailaren 30a eta Urriaren 1a (ostirala eta larunbata, bat aukeratzeko).

Informazioa eta erreserbak: 902 160 138 edo aztertu@euskadi.eus

AZTERKOSTA LEHIAKETA

Lanak jasotzeko azken eguna abenduaren 16a izango da.

Lehiaketaren oinarriak (PDF, 456 KB)

Gure kostaldeko ahalik eta puntu gehienen azterketa egiteko, ezinbestekoa da zuen parte hartzea.

Telefonoz edo email bidez eman dezakezue izena: 902 160 138 / aztertu@euskadi.eus

AZTERKOSTA ERAKUSKETA

Itsasoaren sekretuak, bizitza eta garrantzia ezagutzeko modu paregabekoa.

Bi astez ikusgai izateko aukera (ikastetxean, kultur etxean, merkataritza zentroak, etab). Lehen Hezkuntzako Hirugarren Ziklotik aurrerakoentzat egokitua.

Eskaerak: Urriaren 10etik 16ra.

Email bidez datu hauek adierazi:

  • Zentroaren datuak
  • Arduradun baten izena
  • Zein datetan nahiago zenukete izan?

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.

AZTERKOSTA TXIKI

HH eta LH 1.Zikloko ikasleei zuzendutako materiala.

Kostaldea ikasgelara hurbiltzeko modu dibertigarria. Maileguan DOAN eskaintzen den materiala hau hiruhilabete oso batez egon daiteke ikastetxean.

Bi aukera:

  • Gabonetatik Aste Santura, edo
  • Aste Santutik udako oporretara.

Eskaerak: Urriaren 3tik 7ra.

Email baten bidez datu hauek adierazi:

  • Ikastetxearen eta arduradun baten datuak
  • Hizkuntza (euskara edo gaztelania)
  • Zein txanda duzue nahiago?

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko

ITSASMINEZ TXOTXONGILOAK

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.Zikloko ikasleei zuzendua.

Argiz eta kolorez betetako ikuskizuna itsasoan murgiltzeko ikastetxetik irten gabe.

Antzerkia ikastetxean bertan egiten da, zentroak prezioaren erdia ordainduz.

Eskaerak: Irailaren 26tik 30era.

Email baten bidez datu hauek adierazi:

  • Ikastetxearen datuak.
  • Arduradun baten izena.

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.