Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 20




Bitakora kaiera


NORK BIZI NAHI DU ERRAUSKAILU BATEN ONDOAN?


 
HELBURUAK
  • Hondakinek sortzen dituzten ondorioak aztertzea.
  • Arazo horiei irtenbideak aurkitzea.
  • Errauskailuaren eraikitzearen alternatibak eztabaidatzea.

GAI HONEKIN ZERIKUSIA DUTEN ARLOAK
  • Natur Zientziak
  • Gizarte Zientziak
  • Etika

Hiritarren hondakin solidoak, industrialak, nekazaritzakoak eta uren arazketatik lortutakoak izugarrizko kudeaketa arazoak planteatzen dituzte, bai haien bolumenagatik baita ere komunitateek normalean ez dutelako bere etxetik gertu errauskailurik egoterik nahi. Edozein autonomia elkartean, hondakin plan bat onartzeak kexa gogor eta bortitzak ekarri ohi ditu eta zabortegi edo araztegien kokapena izan ohi da eztabaidarik gogorrena.

ZABORTEGIRA BISITALDIA:

Zabortegira bisitaldia proposatzen dizuegu. Joaten bazarete, botatzen diren materialen zerrenda bat egitea proposatzen dizuegu.

  • Uste al duzue zabortegi honek arazoren bat sortzen duela? Inguruaren behaketa egin ezazue.
  • Ahal izanez gero, bertan lan egiten duen jendeari, hurbil bizi diren auzokoei eta Udalari errauskailuari buruzko galdetegia egin.
 Marrazkia: herria eta hiria

 

PROZEDURA

Ondoko kasua aztertu eta kaltetutako talde bakoitzaren arrazoiak kontutan hartu:

X komunitatean inork ez du eztabaidatzen hondakin plan baten beharra. Administrazioak eskualdeko hondakin solidoak errretzeko errauskailu batentzat hiru kokapen posible proposatzen dituenean, orduan sortzen da arazoa.

(A) hiri handiaren ondoan;

(B) industrializatutako hiri txiki batean edo

(C) herrian.

 

ADMINISTRAZIOAK

Legez-kontrako zabortegiak ekiditeko eta ingurumenaren inpaktuak kontrolatzeko erabaki bat hartzea beharrezkoa ikusten du.
Hondakinak erretzerakoan, errauskailuak hiria edo herriarentzat energia merkea sortuko duela dio. Errauskailu berriak Europa Elkarteko arau guztiak betetzen dituela eta arriskurik ez duela ziurtatzen du. Errauskailuak lanpostuak sortuko dituela  ere adierazten du.

TALDE EKOLOGISTAK

Errauskailua ez dela irtenbidea eta logikoa dela inork gertu nahi ez izatea diote.
Hondakinak mugatu edo murrizteko politika ausarta proposatzen dute.
Hondakinen bilketa sailkatua egiteko diote, berrerabili edo berziklatuz.
Hondakinak ongarrietan bihurtzeko Konpost-fabrika bat eraikitzearen aldekoak dira.

A HIRI HANDIKO BIZTANLEAK

Horrenbesteko populazioa duen leku batean errauskailu bat ezartzeak ez du zentzurik. Kontuan hartu behar dira keak, sute arriskuak, usainak, toxikotasuna eta sor daitezken istripuak. Ez zaio kutsadura gehiago gehitu behar hiri handian dagoen trafikoak, keek eta biztanle-dentsitateak sortutakoari.

B HIRI INDUSTRIALA

Errauskailu bat badute eta  bere handitzearen aurka daude. Errauskailua eskualde osorako da eta dagoeneko urte askotan jasan dituzte keak eta usain txarrak. Daukaten errauskailua ixtea eskatzen dute eta beste bat eraikitzearen aurka daude. Egia da errauskailuak beraien industrietako hondakin solidoak erretzen dituela, baina hondakinen bolumen handiena hiri handiko industria eta zaborretatik datorkie.

C HERRIA

C-ko biztanleek diotenez beraiek hondakin gutxi sortzen dituzte eta bere ustetan hondakin-sortzaileak dira ezabatu edo birziklatzearen arduradun bakarrak. Gasek beraien uztak hondatu eta ke eta usainek turismoari, beraien baliabide nagusiena denari, kalte egin diezaioketela eransten dute.

 

Eztabaida bat antolatu ezazue talde bakoitzak kasu honen protagonisten paperak beteaz eta beraien ikuspuntuak defendatuz.

  • a) Irtenbide edo proposamenen bat egin egokia iruditzen bazaizue.
  • b) Zure herriko hondakinak joaten diren zabortegia non dago kokatuta?
 

ITURRIA:

  • GUÍAS PRAXIS PARA EL PROFESORADO DE ESO. CIENCIAS SOCIALES.
  • Koordinatzaileak: Pilar Benejam Arguimbau. Joan Pagés Blanch.
  • Argitaratzailea: EDITORIAL PRAXIS, Barcelona, 1999
 
Azken eguneratzea: 2006/10/24
Euskadi, auzolana