Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 21




Bitakora kaiera

 

NORK DU ERRESPETU HANDIAGOA INGURUMENAREKIKO ETA NATUR BIZITZAREKIKO?



HELBURUAK

  • Nekazaritza ereduak berauen inpaktu ekonomiko eta ekologikoekin erlazionatu.

MATERIALAK

  • Papera.
  • Arkatza.

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Natur Zientziak.
  • Gizarte Zientziak.
Baserritarra lurra ureztatzen Behia  Baserritarra segarekin
 

ARIKETA

Asier, Zarrabeitia izeneko baserrian jaio eta bizi izan da beti. Bere aiton-amonak eraiki zuten baserria, eta lursaila izateaz gain, abereak ere baditu. Gaur egun Asier da baserriaren arduraduna, baina lana oso gogorra da bertan. Irabaziak ez dira oso handiak eta gainera animaliek ez dakite zer diren oporrak.

  1. Azkenaldian, Asierri zalantzak sortu zaizkio. Zenbait ideia darabiltza bere buruan eta ez daki zer erabaki hartu:
    • Beren guraso eta aiton-amonek egin duten bezala lurra lantzen eta animaliak zaintzen jarraitu.
    • Pinuak landatu eta egur-salmentan jardun.
    • Nekazalturismo bat jarri baserrian.
    • Baserria saldu, hirian etxe txiki bat erosi eta lan berri baten bila abiatu.

      Lagun diezaiogun Asierri erabakitzen. Zer gomendatuko zenioke zuk? Iritzi bat eman baino lehen honakoak izan beharko ditugu kontuan:

    • Irabaziak handiagoak direla aziendekin, laborantza edo egur-salmentarekin baino.
    • Egurraren ustiapenek lan gutxiago ematen dutela eta baserritik urrun bizitzeko aukera ematen duela, hirian esate baterako.
    • Turistek geroz eta gustokoago dutela oporretan naturguneetara joatea.
    • Jendeak geroz eta gehio jotzen duela produktu ekologikoen alde.
  2. Lau aukera horietatik zein iruditzen zaizu ingurumenarekiko errespetu handiena duena? Hori al da errentagarriena? Beharrezkoa ikusten al duzu baserritarren lana?
  3. Ez al zaizu iruditzen gainerako izaki bizidunei eta oro har ingurumenari kalterik egiten ez dieten tekniken bidez nekazaritzan eta anbeltzaintzan diharduten pertsona guztiei lagundu behar litzaiekela, beste teknika kaltegarriago batzuk erabiltzera behartuta senti ez daitezen, nahiz eta errentagarriagoak izan?

Iturria: “Bioaniztasuna-Bigarren Hezkuntza. Ingurugiro hezkuntzako materialak saila”.
Argit.: CEIDA Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. 1996.

 

Ekin eta ekin • DBH (1.zikloa) (64 kb)

Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana