Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 21




Bitakora kaiera


BIOTEKNOLOGIA

Gaur egungo nekazaritzak etengabean erabiltzen du teknologia. Bioteknologiak hainbat jarduera hartzen ditu bere baitan, adibidez, labore “tradizionalen” hibridazioa basa barietateekin, edota gaur egun hain erabiliak diren hobekuntza genetikozko prozesu guztiak.

 
HELBURUAK
  • Bioteknologiak nekazaritzan eta ingurumenean dituen ondorio positiboak eta negatiboak aztertu

HARREMANA DUTEN GAIAK
  • Natur Zientziak
  • Gizarte Zientziak
  • Etika

Jardueraren garapena
Patata ADN poltsarekin
Bioteknologiak garrantzi handia du biodibertsitatea kontserbatzeko zerikusia duten prozesuekin.

Ariketa honen bitartez, bioteknologiaren barruan dagoen ingeniaritza genetikoa ikusiko dugu. Zenbait amets egi bihurtzeko aukera ematen duen mundu erakargarria ezagut dezakegu.

  1. Artoa
    Basa barietateetan oinarritutako hobekuntza genetikoa
    Hobekuntza genetikoa basa barietateekin nahasketak egitean datza. Hori da basa barietateetan oinarritutako hobekuntza genetikoetatik sortutako ia labore guztien kasua. Adibidez, jarraian irudikatzen den artoaren kasua:
  2. Patata ADN xiringarekin
    XXI. mendeko patata?
    Baina teknika ez da hor geratzen, haratago doa. Ingeniaritza genetikoaren alorrean gaur egun egiten ari diren hainbat ikerketa aztertuko ditugu.
    Baina, zer da hori?
    Ze lotura du biodibertsitatearekin?
    Gizakia gai da izaki bizi baten geneetaraino sartzeko eta horiek aldatzeko. Berak nahi duen eran “sor” ditzake organismoak, horien bidez hainbat gatazka konpontzeko. Biodibertsitatearen galera handiak ekar ditzake.

Ikus ditzagun adibide batzuk:

  1. “Terminator“ tomateak
    a) “Terminator tomateak”

    Monolaborantzako lursail handietan gai kimikoak erabili behar izaten dira gaitzen aurrean duten ahultasuna gainditzeko. Erresistentzia handiagokoak, baina, hain emankorrak ez diren basa barietateek ez dute gai kimiko horien beharrik izaten.

    Orain bada aukera bat belar erasotzaileei aurka egiteko. Belar horiek hiltzeko informazio hereditarioa duten bakteriak sartzen dira tomatearen familiako landareetan. Landareek sortu egiten dute pozoi hori eta intsektu horiekiko inmuneak egiten dira bakterioa sartu ondoren.

    Gauza itzazu hipotesi arrazoituak beste hainbat landaretan era horretako izurrien aurkako erresistentzia naturalak lortzea zer izango litzatekeen adierazteko. Horretarako kontsulta dezakezu “Transgenesia: bioteknologiaren azken asmakizuna” artikulua ELHUYAR 147. aldizkarian, ondoko helbidean:
    www.zientzia.net

  2. b) “Leguminosoen bikoka”

    Nitrogenoa ezinbestekoa da landareak hazteko, nitrato moduan dagoela bakarrik har dezakete ordea, sekula ez atmosferiko moduan dagoela. Bada landare leguminoso multzo bat nitrogeno atmosferiko hori finkatzeko gai dena, bere sustraietan dituzten noduluei esker; “txiroak” diren beste landare batzuek ongarri kopuru handiak behar izaten dituzte berehala hazteko.

    Ikerketak egin itzazu honakoei buruz:

    • Ze landare dira leguminosoak? Zer dira horien sustraietako noduluak?
    • Zergatik zegoen leguminosoak txandakatzeko tradizioa?
    • Soroetan zurgatu gabe geratzen den ongarria, nora doa? zer eragin sortzen du?
    • Pentsa ezazu zer gertatuko litzatekeen ongarririk behar ez duten landareak sortzea balego.
    • Azal ezazu zer eragin izan ditzakeen aurkikuntza horrek.
  3. c) “Pataten ugaritasuna”

    “Patataren Nazioarteko Zentroan” 13.000 barietate baino gehiago lortu ahal izan dira. Elikadura orekatua izateko beharrezkoak diren osagai (aminoazidoak) guztiak sintetiza ditzake gene batek. Gene hori patatari sartuz gero, gizakiaren oinarrizko elikagaia (produktua) izatera hel daiteke.

    Atera itzazu ondorio positibo eta negatiboak ikerketa horrek edo antzeko beste batzuek ondorengo belaunaldientzat izan dezaketen eraginari buruz, bereziki garapen bidean dauden herrialdeei dagokionez.

 

Iturria: “Bioaniztasuna-Bigarren Hezkuntza. Ingurugiro hezkuntzako materialak saila”.
Argit.: CEIDA Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. 1996

Ekin eta ekin • DBH (2. zikloa) (295 kb)
Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana