Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 21


Ihitza



NEKAZARITZA, NORTASUNA, KULTURA, EKONOMIA ETA OSASUNA

Emakumea piperrak biltzen

Jaten duguna garela esan ohi da. Horregatik da hain garrantzitsua jaten duguna ezagutzea. Nekazaritzak elikagaiak ematen dizkigu. Naturalak eta baserritarrek ekoiztutakoak. Horiek kontsumitzen jarraitu nahi badugu gure tokiko produktuak erosi beharko ditugu.

Egilea: PAUL NICHOLSON



ZEIN DA INGURUMEN HEZKUNTZAREN
HELBURU NAGUSIA?

Loreak marraztuta
Gizarte honetan eskuragarri dugun informazioa neurrigabe handituz doa; ondorioz, batzuetan zaila da aurkitzea arazoaren muina zurrunbilo horretan.

Egilea: MARÍA PILAR JIMENEZ ALEIXANDRE

 
 
Basoko Jauna jolasa
Munduko nekazariak batzen dituen elkartea eta Zumarragako baserri baten dokumentalari buruz gehiago jakiteko aukera izango duzue atal honetan, eta adi egon Basajaun izango baituzue gidari basoetan zehar.
 

Neska-mutilak jangelan

EHNE nekazaritza sindikatuak azterlan bat egin zuen "baserritik mahaira" izenarekin, ikastetxetako jangeletako otorduetan berrikuntzak sartzeko.

Ikasleak loreak landatzen

Nekazaritzaren alderdi ezberdinak sakonago ezagutzeko aukera izango duzue hemen.

 
 
 

Bitakora kaiera logoa

Bitakora Kaiera, azala
BIDEZKO MERKATARITZA:

Ohiko merkataritzaren alternatiba bat da. Azken honek irizpide ekonomikoak besterik ez ditu kontuan hartzen. Bidezko merkataritzak ordea, herrien arteko errespetua eta ekologia edo iraunkortasuna bezalako kontzeptuak aintzat hartzen ditu.

Geldi egon unetxo batez eta pentsatzen jarri inguruan dituzun elikagaiak nondik datozen. Gaur bertan jandakoa, haragia, barazkiak...Produktu eta material asko oso urrutitik datoz. Prozesu luzea jasan behar dute “gure bizitzetara” iritsi arte eta pausu horietako bakoitzean balio bat gehitzen zaio produktuari. Sarritan, katea “azpigaratuak” deritzogun herrietan hasten da, baina azken prezioarekin alderaturik, ezer gutxi irabazten dute hauek. Hau da nazioarteko merkataritzaren alderdietako bat. Herri hauen menpekotasun ekonomikoarekin eta kanpo zorrarekin harreman estua duen alderdia.

Iturria: Arqué, M.; Bastida, A. eta Palos y Tribó, G. 1996. "Comercio Justo, una opción de consumo. Una opción de justicia"- Barcelona: Intermón-Octaedro



BELAUNALDI BERRIAK NEKAZARITZAN TREBATZEN

Baratzan lanean

Mendikoik nekazaritza munduan murgildu nahi dutenei formazioa eskaintzeaz gain, landa eremuak garatzea du helburu, nekazal herri hauetan dauden beharrizanei aurre egiteko.

 

SASOIAN SASOIKOAK

Tomatea

Ba al dakigu zein sasoikoak diren gure lurraldeko fruta eta barazkiak?

 

EKIN ETA EKIN

Haur multzo bat ureztontziak erabiliz
H.H.ko eta L.H.ko lehengo ziklorako egitasmo berezia.
Tipulina dantzan
L.H.ko bigarrren zikloa. Landareak zertarako erabil daitezkeen erakutsiko digun ariketa.

Baserritarra lurra ureztatzen

Nork du errespetu gehiago ingurumenarekiko eta natur bizitzarekiko?



 
 

Patata ADN poltsarekin

Hitz potolo hau zer den erakutsiko digun ariketa. D.B.H.ko bigarren zikloa.

Tiroleko baserritarrak
Europar Batasunean hartzen ari diren neurriak erakutsiko digu atal honek. Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.


Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana