Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 22




Bitakora kaiera

 

ZEIN BALORE SUSTATZEN DITU PUBLIZITATEAK?

Sarritan publizitate agentziek gure gizarteko balore garrantzitsuak zokoratu egiten dituzte. Salmenta kopuruekin itsutu egiten dira, eta edozein trikimailu erabiltzeko gai dira kontsumitzailea nahasteko. Oharkabean jabetzaren harra areagotu egiten digute, kontsumorako grina hori piztuz. Ariketa honekin iragarkiak aztertzen eta agentziek erabiltzen dituzten trikimailu horietatik babesten ikasiko dugu.



HELBURUAK

  • Publizitatearen bidez kontsumoa handitzeko behar berriak sentiarazten dizkigutela ulertzen laguntzea.

MATERIALAK

  • Iragarkia

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Gizarte Zientziak
  • Plastika
  • Euskara
  • Etika
 

EMAN BEHARREKO PAUSUAK:

THI 600 motorraren iragarkia
  1. Ikusi eta irakurri arretaz ondoko publizitatea.

  2. Talde txikietan bildu eta saiatu ondorengo galdera hauek erantzuten:
    • Zer saldu nahi da iragarki honen bidez?
    • Nolako trikimailuak erabiltzen dira iragarki honetan lortu nahi duen helburua erdiesteko? Nahikoa informatzen duela uste duzu?
    • Zein balio indartzen ditu? Ados zaude balio horiekin? Zergatik?
    • Ingurumenarekiko zein jarrera erakusten du iragarki honek?

  3. Ariketa amaitzean ikaskide guztiak bildu. Talde bakoitzak ordezkari bana izendatuko du gainontzeko ikaskideei bere taldean aterarako ondorioak azaltzeko.

  4. Talde guztien ondorioak entzunda, guztien arteko eztabaida zabaldu.

Azken eguneratzea: 2007/03/08
Euskadi, auzolana