Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 22




Bitakora kaiera


«ETA NIK, GAZTE MODA NUEN MAITE…»

Hainbat publizitate-mezuren atzean ezkutatzen diren mezuez ohartzen al gara? Ehuneko handi batean ez, eta publizitatearen hizkuntza korapilatsua aztertzeak arreta eta kritika gaitasuna eskatzen dute. Ausartzen zarete zuena bilatzen?

 
HELBURUAK
  • Ikasleek publizitate teknikak eta kontsumora bultzatzen gaituzten mezuak aintzat hartu.
  • Eguneroko bizitzan alferrik gastatzen dugun guztiaz jabetu.
  • Bakarka eta taldeka gogoetak egiten ohitu.
  • Irakurtzeko eta testuak komentatzeko trebetasuna landu.

HARREMANA DUTEN GAIAK
  • Hizkuntza
  • Gizarte Zientziak
  • Etika

MATERIALAK
  • “Y yo caí, enamorado de la moda juvenil,…” izenburua duen Radio Futura taldearen abestia
  • Aldizkariak

EMAN BEHARREKO PAUSUAK:
Modelo baten silueta
(Ariketa girotzeko Radio Futura taldearen “Y yo caí, enamorado de la moda juvenil” abestia entzun daiteke).

Ariketa honen bitartez, bioteknologiaren barruan dagoen ingeniaritza genetikoa ikusiko dugu. Zenbait amets egi bihurtzeko aukera ematen duen mundu erakargarria ezagut dezakegu.

1.- Ariketarekin hasteko irakur dezagun testu hau:
Desio berriak sortzea helburu duten enpresa asko dago munduan. Azken lau hamarkadatan azkarren hazi den industrietako bat publizitatea izan da. Iragarkiak egiten dituztenek norberaren segurantzarik eza, gauzak edukitzeko irrika edo begi-bistako gauzen jakinmina zirikatzen jarduten dute. Haiek diotenez, produktuak kontsumitzea da eskuragarri daukagun bitartekoa geure burua “salbatzeko”.

Gazteak dira batik bat marketing-ean adituak direnen helburu, eta hauek pixkanaka-pixkanaka kontsumorako joera bereganatu egin dute.

Psikologoek diote gazteak askoz materialistagoak direla: giza-talde bateko "partaide sentitzeko" gauza batzuk erosi behar izaten dituzte.

1.1.- Zer iruditzen zaizu testu horren mezua? Merezi du talde bateko partaide izateko produktu jakin batzuk kontsumitzea?

1.2.- Zein hiru arrazoirengatik gustatzen zaizu kontsumitzea?

2.- Publizitate teknikak kontsumora bideratuta daudela jabetzeko ariketa hau egitea proposatzen dizuegu.

2.1.- Bildu aldizkari batzuk.

2.2.- Publizitate orrialde bat talde txikitan aztertu eta ohartu:
- Aipatzen dituen baloreak (gizarte arrakasta, aginpidea...).
- Nori dago zuzendua?
- Iragartzen den produktuak zenbateraino betetzen ditu oinarrizko premiak, materialak zein
kulturalak?
- Eraginik ba al du publizitateak zure kontsumo-ohituretan?
- Produktu hori erosteak eragin handia ala txikia duen baliabideak alferrik gastatzeko orduan.

2.3.- Benetako premiez eta nahiez jabetzeko:
- Bost minututan idatzi zer egingo zenukeen oso aberatsa bazina.
- Bost minututan gogoratu benetan zoriontsu izan zaren hiru une.
- Bost minututan egizu kontu oso behartsua zarela, nola iraungo zenuke bizirik?

2.4.- Publizitateak benetako informazioa ematen dio jendeari? Alferrikako gastua maiz eragiten al du?

Iturria: “Ekonomi jarduerak eta ingurugiroa” CEIDA (koord.). Argit.: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saila. 1996.

Azken eguneratzea: 2007/03/08
Euskadi, auzolana