Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 23




Bitakora kaiera

 

NORK HONDATZEN DITU? ETA NORK KONPONDU?

Ilustrazioa, ikasleak baloiarekin leihoko kristala puskatzen
Norberarenak diren jabetzak zaintzen ditugun bezala zaindu beharko genituzke guztionak direnak. Tamalez ez da halakorik gertatzen, eta adibide asko daude baieztapen hori egiazkoa dela frogatzen dutenak. Ariketa honekin hausnarketa hori egitea proposatu eta guztionak diren jabetzei daukaten balioa ematearen garrantziaz ohartarazi nahi dizuegu. Apurtzea erraza da, baina apurtutako hori konpontzea lan nekeza bihur daiteke.


HELBURUAK

  • Patioaren eta berdeguneen zainketa eta kontserbazioa indartzea.
  • Ikastetxeko orubean apurtzen denaren konponketa-lanez eta kostuez jabetzea eta konponketaz arduratzen diren langileak ezagutzea.

MATERIALAK

  • Lan fitxak

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Matematika
 

EMAN BEHARREKO PAUSUAK:

1.- Ziur gaude ikastetxeko instalazioak gainbegiratzen badituzue apurtutako materiala aurkituko duzuela. Zakarrontzia, fluoreszentea, komunak, aulkia, kirol-guneko sarea… Lehenengo urratsa hori izango da, ikastetxeko instalazioen eta materialaren egoeraren azterketa egitea. Horretarako azpiko taula lagungarria izango zaizue.


  Badago/Ez dago Kalitatea
Ona/txarra
Apurtuta dago
Bai/Ez
Berdegunea eta lorategia      
Zakarrontziak      
Kiroldegia      
Jolaserako gunea      
Gaikako edukiontziak      
Farolak      
Eraikinak, paretak, burdin hesia…      
Bestelakorik      

2.- Datuak jaso ondoren galdera hauek erantzuten ahalegindu behar duzue. Ariketa taldeka edo bakarka egin daiteke.

2.1.- Apurketak ematen direnean nork ematen du horien berri?
2.2.- Apurketak konpontzeko ikastetxean badago horrelakoetarako aurrekonturik edo beharrezkoa da administrazioari horren berri ematea konponketa baimentzeko?
2.3.- Apurketak nork konpontzen ditu? Ikastetxeko langilea da ala kanpotik etortzen da?
2.4.- Zenbat diru gastatu zen aurreko urtean apurtutakoa konpontzen?
2.5.- Nondik ateratzen da konponketak egiteko dirua?

3.- Galdera horien erantzunak jaso ondoren hartu ordu laurdena beste galdera hauen inguruan gogoeta egiteko.

3.1.- Zergatik apurtzen dira horrenbeste gauza?
3.2.- Nork apurtzen ditu?
3.3.- Inoiz apurtu duzu halakorik? Zergatik?
3.4.- Zerbait apurtzen edo zikintzen denean zein dira ondorioak? Eta nork pairatzen ditu?

4.- Eskuartean dituzuen datuekin solasaldia abiatu. Garrantzitsua da ahalik eta ikasle gehienen ekarpenak jasotzea, guztiok duzuelako zer esana. Ariketa amaitzeko ikastetxearen egoera hobetzeko ekarpenak bildu eta saiatu horiek aurrera eramaten.

 

Iturria: Hagamos ambiental nuestro patio. Programa de Educación Ambiental “De Mi Escuela para Mi Ciudad”. Ayuntamiento y Dirección Provincial de Educación de Segovia. 2001.


Azken eguneratzea: 2007/06/15
Euskadi, auzolana