Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 23




Bitakora kaiera


ZER ALDATU BEHAR DA JOLASTOKIAN BERTAKO HARREMANAK HOBETZEKO?

Adituek egindako azterketen arabera badirudi jolastokien diseinuak ikasleek bertan eta eguneroko bizitzan duten jokabidean eragina duela. Zoritxarrez, hainbat kasutan jolastokiak asfaltozko guneak dirudite, eta ez aisialdirako eta harremanetarako guneak. Egoera hori irauli nahian ariketa hau egitea proposatzen dizuegu. Anima zaitezte, bi atsedenaldi eta bi gela-ordu nahikoak dira!

 
HELBURUAK
  • Ikasleen arteko harreman pertsonalak aztertzea.
  • Elkarren arteko ezagutza bultzatzea.
  • Ikasleen artean errespetua bultzatzea.
  • Eskolan oldarkortasuna murriztea.

HARREMANA DUTEN GAIAK
  • Etika
  • Gizarte Zientziak
  • Gorputz Heziketa

MATERIALAK
  • Fitxa
  • Inkesta
  • Jolastokiaren planoa

JARDUERAREN GARAPENA
Bi ikasle jolastokiko zakarraren egoera aztertzen

1.- Diagnostikoa
Ikasleak bost edo sei taldetan banatu –taldeak hiruzpalau ikaslekoak izatea komeni da–. Talde bakoitzak jolastokiko zonalde bat hartuko du, eta bertako behaketaz arduratuko da. Talde bakoitzak fitxa bat izango du –ikus azpiko koadroa– eta lehenengo atsedenaldian bere zonaldetik atera gabe fitxak eskatzen dituen datuak jaso beharko ditu. Amaitzean gelara joan eta talde guztiek bere emaitzaren berri emango dute.



1. Tokatu zaizuen orubeko zonaldean gutxi gorabehera dabilen neska-mutil kopurua zenbatu:

2. Zonalde horretan dagoen talde kopurua zenbatu:

3. Zenbat talde daude:
Mutilenak:…………. Neskenak: …………. Neska eta mutilak elkarrekin:………….

4. Talde horiek zertan ari dira?

• Hitz egiten
• Saskibaloian edo boleibolean jokatzen
• Futbolean jokatzen
• Beste jolasetan ari dira (ezkutaketan, harrapaketan…)

5. Zenbat neska edo mutil daude bakarrik?
Zergatik uste duzue bakarrik daudela? ……………………………….
…………………………………………………………………………

6. Zenbat neska-mutil ari dira jaten (ogitartekoa, gozokiak…)?

7. Borroka edo liskarraren bat antzeman duzue?
Borrokak edo liskarrak antzeman dituzuenean nola konpondu dira?

• Irakasle batek esku hartu du.
• Beste ikasle batzuek esku hartu dute.
• Beraien artean konpondu dira.
• Ikasketa-buruari jakinarazi zaio.

2.- Inkesta
Bigarren atsedenaldia inkestak egiteko baliatuko da –talde bakoitzak gutxienez hamar egin behar ditu, maila eta gela ezberdinetan–. Atsedenaldia amaitzean inkesten emaitzak gelan aztertu behar dira. Azpiko fitxa erabili inkesta egiteko. (Posible balitz, ez legoke gaizki atsedenaldian jasotzen dena grabatzea. Grabaketa baliagarria gerta daiteke irakasle taldean aztertzeko eta antzeman dituzten hutsuneak ikasleen artean eztabaidatzeko).


1. Zer egiten duzu atsedenaldian?

• Ogitartekoa jan.
• Pipak, gusanitoak, patatak, etab. jaten ditut.
• Beste batzuekin hitz egiten dut.
• Futbolean edo saskibaloian aritzen naiz.
• Beste jolas batzuetan aritzen naiz beste ikaskideekin.
• Bestelakoak egiten ditut: …………………………………………………………………

2. Norekin elkartzen zara gehienetan?

• Bakarrik egoten naiz.
• Nire sexuko ikaskideekin.
• Neskekin eta mutilekin.

3. Maiz aldatzen dituzu lagunak edo ikaskideak?

BAI
EZ
BATZUETAN

4. Zure lagunak…

• gelakoak dira.
• adin bereko beste ikasgeletakoak dira.
• zaharragoak dira.
• gazteagoak dira.

5. Ikastetxetik kanpo…

• Ikastetxeko lagunekin ibiltzen al zara? BAI EZ BATZUETAN
• Beste ikastetxeetan ibiltzen direnekin ibiltzen al zara? BAI EZ BATZUETAN

6. Atsedenaldian norbaitekin borrokatu al zara inoiz?

BAI
EZ
Erantzuna baiezkoa bada:
• gelako norbaitekin.
• adin bereko beste ikasgelako norbaitekin.
• zaharragoa den batekin.
• gazteagoa den batekin.

7. Zein izan da borrokaren arrazoia?

• Txorakeria bat.
• Zirikatu nautelako.
• Nire laguna ez delako.
• Nik bezala pentsatzen ez duelako.
• Indartsuagoa naizelako eta irabazten diodalako.
• Ez dakit.
• Beste arrazoiengatik: ………………………………………………………

8. Borrokaren bidez arazoak konpontzen direla uste duzu?

Batzuetan.
Inoiz ez.
Beti.

3.- Ondorioak
Talde guztiek jasotako arazoak eta hutsuneak arbelean idatzi. Taldeetan banatuta, talde bakoitzak bost arazo garrantzitsuenen zerrenda osatuko du eta bakoitzari puntuaketa bat emango dio –garrantzitsuenari 5, hurrengoari 4, hurrengoari 3…). Talde bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du bere taldearen puntuaketa gainontzeko ikaskideei azaltzeko. Ondoren, arazo guztien puntuaketa zenbatu eta bost garrantzitsuenak arbelean idatziko dira.

4.- Hobekuntzarako proposamenak
Ikasle talde berak mantenduz, arbelean idatzi diren arazoentzako konponbideak proposatu eta zehaztu: dirurik behar den ala ez, inplikatuak (ikasleak, irakasleak, ez-irakasleak, gurasoak, zuzendaritza, udala, besteak…).

5.- Gure konpromisoak
Gelako horman Gure konpromisoak izeneko kartulina handi bat jarriko dugu, eta bertan ikasleak jolastokia hobetzeko hartzeko prest dauden konpromisoak idatziko dituzte. Konpromiso horiek ikasleek betetzeko modukoak izango dira eta noizean behin berrikusiko dira.

6.- Ingurumen Batzordeari ezagutarazi
Identifikatu diren arazoak konpontzeko hartu diren konpromisoak idatzi eta Ingurumen Batzordeari ezagutaraziko zaizkio.

 

Iturria: Hagamos ambiental nuestro patio. Programa de Educación Ambiental “De Mi Escuela para Mi Ciudad”. Ayuntamiento y Dirección Provincial de Educación de Segovia. 2001.

Azken eguneratzea: 2007/06/15
Euskadi, auzolana