Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 24




Bitakora kaiera

 

ZURE ETXETIK ZEIN DISTANTZIARA DAUDE…?

Hiriko planoa
Nolakoa da zure etxebizitzak duen irisgarritasun maila? Hori da ariketa honekin kalkulatu behar duzuena. Horretarako, adituek emandako erreferentzia hartu beharko duzue kontuan. Beraien esanetan, bi kilometroren azpitik egoteak irisgarritasun maila egokia adieraziko luke. Nolakoa da zure etxebizitzak duen irisgarritasun maila?


HELBURUAK

  • Herriko planoa erabiliz norbere etxetik herriko zenbait zerbitzu-guneetara dagoen distantzia kalkulatzea.
  • Irisgarritasuna aztertzea eta baloratzea.

MATERIALAK

  • Zure hiri edo herriko mapa

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Matematika
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak
  • Gizarte Zientziak
 

EMAN BEHARREKO URRATSAK:

Eskala jakin bateko planoa erabiliz kalkulatu itzazu zure etxetik zein distantziara dauden herriko zenbait zerbitzu edo aisialdi gune. Azpiko taulan zenbait zerbitzu-gune proposatzen dizkizuegu, baina ez dituzue zertan erreferentzia horiek erabili behar. Nahi dituzuen zerbitzu guneak kalkula ditzakezue.


Zerbitzu-gunea Distantzia
Senideen etxea  
Lehenengo zuhaitz multzoa  
Lehenengo ur-gunea  
Lehenengo lursaila (soro, belardi…)  
Lehenengo zelai librea (kirolerako edo jolaserako aproposa)  
Gurasoen lantokia  
Osasun Zentroa  
Eskola  
Lehenengo janari-denda  
Herritarrak biltzen diren gunea (taberna, zine, plaza, antzoki…)  
Lehenengo farmazia  
Udaletxea  
Kiroldegia  
...  

Datu-bilketa egin ondoren, hausnarketarako tartea zabaldu. Taldean bildu eta eztabaida hasi. Galdera hauek lagungarriak izango zaizkizue:

  • Zerrendatu dituzun gune horietatik zeintzuk dira zuretzako behar-beharrezkoak.
  • Zure bizilekuak irisgarritasun maila egokia dauka.
  • Zenbat denbora behar duzu leku bakoitzera iristeko?
  • Normalean nola joaten zara leku horietara?

Iturria: Eskolatik eskolara. Etxeak eta bizilekuak liburuxka. Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila. Eusko Jaurlaritza.

Azken eguneratzea: 2007/10/09
Euskadi, auzolana