Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 25




Bitakora kaiera

 

NOLA BIZI URTEAN 400 EUROREKIN

Gaur egungo eredu ekonomikoak aberatsen eta pobreen arteko diferentzia areagotzen duela esaten badugu ez da inor harrituko. Behar bada, hori da harrigarriena, alegia, inor ez dela harritzen. Normaltzat ikusten dugu. Baina zer gertatuko litzateke urtean 400 eurorekin familia aurrera atera behar izango bagenu? Ariketa honetan hausnarketa hori egitea proposatzen dizuegu.




HELBURUAK

  • Egungo eredu ekonomikoak dakarren ondasunen banaketa injustua ezagutzea.
  • Ikasleen artean elkartasunez jokatzeko gogoa piztea.

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Gizarte Zientziak
  • Hiritartasunerako Hezkuntza

 

ARIKETAREN GARAPENA:

Lehenengo urratsa

Ilustrazioa, neska gaztea jabetza guztiak galtzen ari dela irudikatzen
Koadroko testua irakurri. “Freedom fron Hunger” elkarteak 1965.eko uztailean argitaratu zuen txostena da.

Demagun zure familiaren urteko irabaziak 30.000 eurora iristen direla eta hiritik kanpo dagoen etxe batean bizi zarela. Urtean 400 euro baino ez dituzten familien egoera ezagutzeko, zenbait aldaketa egin behar dituzu zure etxean eta zure bizimoduan:

1.- Etxeko altzariak kendu behar dituzu. Manta zahar batzuk, sukalderako mahai bat eta aulki bakarra gorde ditzakezu soilik.

2.- Arropa guztia kendu. Familia-buruarentzat oinetako pare bat eta alkandora bat gorde ditzakezu soilik.

3.- Despentsa eta frigorifikoa hustu; irin pixka bat, azukre eta gatz pixka bat, gaueko afarirako patata gutxi batzuk eta platerkada bat baba lehor gorde ditzakezu soilik.

4.- Bainu-gela eraitsi, ura moztu eta kable elektrikoak kendu.

5.- Etxea eraitsi eta familia txabola batera eraman.

6.- Auzoko beste etxeak kendu eta zure babeslekua txabolaz betetako auzo baten erdian jarri.

7.- Egunkari eta aldizkarietako harpidetzak bertan behera utzi. Ez da galera handia izango, familiako inork ez baitaki ez irakurtzen ezta idazten ere.

8.- Ospitalerik hurbilena 18 kilometrora urrutiratu.

9.- Taloiak, burtsako akzioak, erretiro-planak eta aseguru-polizak bota eta hamar euro (diru guztia) utzi familia osoarentzat.

10.- Bizi-itxaropenari 25-30 urte kendu.

Bigarren urratsa
Irudikatu al dituzu aldaketa guztiak? Horrela egin ondoren, galdera hauen inguruko hausnarketa hasi:

1.- Ba al zenekien Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 25. artikuluan esaldi hau jasotzen dela? “Pertsona guztiok dugu bizi maila egoki baten eskubidea”.

2.- Sentitzen al duzu baldintza horietan bizi diren pertsonei laguntzeko premia?

3.- Deskribatu nolakoa izango litzatekeen zure bizitzako egun bat baldintza horietan.

3.1.- Zer jango zenuke?
3.2.- Nola lortuko zenuke janaria?
3.3.- Eskolara joateko aukerarik izango al zenuke?
3.4.- Denbora librean zer egingo zenuke?

Iturria: FAO “Freedom from Hunger”. 1965eko uztaila-abuztua.

Azken eguneratzea: 2008/03/07
Euskadi, auzolana