Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 25


 



Bitakora kaiera


GAUR HEMEN... BIHAR AUSKALO!

Manufaktura industriak datozen urteetan erronka batzuei aurre egin beharko die; hain zuzen ere, prozesuetan eta produktuetan emango den aldaketa teknologikoari. Deslokalizazioa areagotzen ari da, eta mehatxu hori gainditzeko eta iraunkortasunaren baldintzak aintzat hartzeko, fabrikazioaren kontzeptu zaharra, baliabidean oinarritzen zena, aldatzen ari da. Kontzeptu berriak sortu dira, ezagutzan oinarritzen direnak eta lidergo teknologikoa sustatzen dutenak.

 

HELBURUAK
  • Deslokalizazioaren kontzeptua ezagutu.
  • Fenomeno horretan eragina daukaten faktore desberdinak identifikatu.
  • Egoera horretan sortzen diren arazoak aztertu.
  • Arazoei irtenbideak bilatzen ikasi.

HARREMANA DUTEN GAIAK
  • Gizarte Zientziak
  • Etika
  • Hiritartasunerako Hezkuntza

MATERIALAK
  • Fitxa
  • Atlasa

 

ARIKETAREN GARAPENA
Autoak egiten dituzten lantokiko langileak bere jardunean

Lehenengo urratsa
Daniel Udalaitzek ARGIA ASTEKARIKO 2.046 zenbakian (2006-06-25) idatzitako erreportajetik atera dugun pasartea irakurri.

“Azken asteotan, Euskal Herria multinazionalen xantaiaren mehatxu lotsagarrien lekuko izan da, munduko beste hainbat lekutan bezala, enpresek produkzioaren deslokalizazio kostuak txikitzeko eta etekinak handitzeko tresna bihurtu baitute. Gure herrialdeko bi adibide paradigmatiko automobilen sektoreko bi multinazional alemaniar dira: Volkswagen (VW) eta Mercedes Benz (MB). Ez dira lehenak eta ez dira azkenak izango. Urtea amaitu aurretik kasu berriak ager daitezke. Fenomenoak kalte handiak eta latzak eragin ditzake sektoreko langileentzat, bai inguruko industria laguntzaileentzat. Automobilen sektorearen kasuan enpresa txiki eta ertain asko kaltetu ditzake Euskal Herrian”.

Bigarren urratsa
Enpresa bateko Administrazio kontseiluak bere irabaziak handitu nahi ditu ekoizpen kostuak murriztuz. Bi egoera hauen artean zein aukeratu zalantzan dabil:

1.- Gasteizko lantegia handitu eta modernizatu.
2.- Beste leku batean (Alemania, Zaire edo Errumania) lantegi berria eraiki.

Zure iritziz, Administrazio kontseiluak zein erabaki hartuko du? Azpiko taulan agertzen diren baldintzak balora itzazu eta erantzuna arrazonatuz kokatu herrialde batean edo bestean.

ERAGINA DUTEN
FAKTOREAK
GASTEIZ ALEMANIA ZAIRE ERRUMANIA
Lurraren prezioa        
Eskulanaren prezioa        
Ingurumen araudia        
Esportaziorako erraztasunak        
Komertzializaziorako erraztasunak        
Erregaien kostua        
Garraioaren prezioa        
Egonkortasun politikoa        
Lan arazoak        
Sindikatuen presentzia        
Azken eguneratzea: 2008/03/07
Euskadi, auzolana