Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 25


 

Ihitza



Banku etikoa: jarduera ekonomikoa pertsonen eta ekosistemen zerbitzura

Ureztailua

Jarduera ekonomikoa ez da neutrala. Gaur egun hain inportantea den eremu honetan hartutako erabaki orok, balioen esparru bat dauka berekin eta gizakiengan edo ingurumenean ondorioak eragiten ditu.

Egilea: Peru Sasia



UNESCOk Eskolako Agenda 21 egitasmoa txalotu du iraunkortasunezko hezkuntzaren esparruan egiten duen lanagatik.

Hezkuntza eta ingurumen-hiritartasuna

Nahiz eta ingurumenaren gaineko nazioarteko hitzarmenak sinatu, nahiz eta nazioetako zein munduko agintari eta liderrek baieztapen handiak egin eta nahiz eta era guztietako proiektuak martxan jarri, ingurumenaren kudeaketan ez da alderik nabaritzen.

Egilea: Eloísa Tréllez

 
 
0,7 Plataformak egiten duen lanaren, “Abenduaren 30a” filmaren, www.ozonalia.org web orrialdeko jokoen edo “La libertad del compromiso” eta “Mi vida sin dinero” liburuen berri jasoko duzue atal honetan.

Ilustrazioa, etxe itxurako pertsonaia ezkerreko eskuan duen dirua erakusten

Zer erakutsi diezaiekegu gure seme-alabei diruaz? Gurasoen artean sarritan errepikatzen den galdera da hori. “Thrive by Five” (www.thrivebyfivewa.org) lantaldeak txosten bat prestatu zuen Haur Hezkuntzako haurrei halako kontzeptuak modu egokian azaltzeko ideiekin.

Haur bat EkoCenter egoitzan berak egindako txotxongiloarekin

Emaus Fundazioak EkoCenter egoitza zabaldu zuen 2006an hondakinek sortzen dituzten arazoei aurre hartzeko, kontsumo arduratsua bultzatzeko eta objektuei bigarren erabilpen bat ematea posible dela erakusteko.

 
 
 

Bitakora kaiera logoa

Maliko haurrak lanean, harriak buru gainean eramaten

EZKUTUKO EKONOMIA. Ekonomia murgildua, irregularra, beltza, lurpekoa… izen asko hartzen ditu. Ezkutuko ekonomia ez da sartzen estatistika ofizialetan ezta zirkuitu fiskaletan ere, protagonistak (enpresaburuak eta langileak) eta emaitza (produkzioa, kostuak, irabaziak…) ez direlako deklaratzen. Adituen arabera, ezkutuko ekonomia garrantzi handikoa da edozein herrialdeetan, batez ere langabezia tasa altua duten herrialdeetan. Kalkulatzen denez, barne-produktu gordinaren %10 eta %30 bitartekoa da. Zergatik ematen da ezkutuko ekonomia? Arrazoi nagusiak hiru dira: presio fiskala ekiditea, Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestea eta langileen eskubideen defentsako araudi laboralak ez errespetatzea. Etorkinak, emakumeak eta haurrak dira ezkutuko ekonomian aritzen diren langileen ehuneko handiena betetzen dutenak. UNICEFek emandako datuen arabera, 246 milioi haurrek egiten du lana. Hiru laurdenak, 171 milioi, arrisku egoeran.



Ikuspegi kritikoa garatzen

Laskorain Ikastolan ikaslea eta irakaslea ordenadorearen aurrean

Laskorain Ikastolan herrialde garatuetako multinazionalek herrialde azpigaratuetan egiten duten lana aztertu dute.

 

Laneko baldintzak onak ez direnean...

Pakistango haurrak lanean

Kuboen dinamikarekin herrialde aberatsen eta pobreen arteko merkataritza-trukea ezagutuko dugu.

 

EKIN ETA EKIN

Ilustrazioa, neska gaztea koadro bat margotzen
HHko eta LHko irakasleentzako ariketa.
Petrolio planta
LHko bigarren zikloko ikasleei zuzendutako proposamena.

Ilustrazioa, neska gaztea jabetza guztiak galtzen ari dela irudikatzen

DBHko 1. zikloko ikasleentzat.



Autoak egiten dituzten lantokiko langileak bere jardunean

DBHko 2. zikloko ikasleek deslokalizazioa zer den ezagutzeko ariketa.

Ilustrazioa, Amerikako Estatu Batuetako enpresa gizona petrolioa eskatzen
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek hausnartu dezaten.


Azken eguneratzea: 2008/03/07
Euskadi, auzolana