Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 26


 



Bitakora kaiera

 

ZEIN MENU DA HOBEA?

Ariketa honetan Virginiako (AEB), San Petersburgoko (Errusia) eta Sapporoko (Japonia) ikastetxeetako jantokietan eskaintzen dituzten hiru menu aztertzea proposatu nahi dizuegu. Azterketa bi esparruetara mugatu nahi dugu; batetik, menuak orekatuak eta osasungarriak diren ala ez aztertu beharko dugu. Bestetik, ingurumenari nolako inpaktua eragiten dioten.




HELBURUAK

  • Zenbait menuk ingurumenean nola eragiten duten aztertzea.
  • Elikadura osasungarria eta ingurumenarekiko erantzulea zer den jakitea.
  • Plater bat prestatzerakoan giza eta ingurumen osagarrien ezaugarriak kontuan hartzea.

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Naturaren Zientziak
  • Gizarte Zientziak

 

ARIKETAREN GARAPENA

1.- Menuen aurkezpena
Lehenik eta behin, hiru menuak tentu handiz aztertu beharko ditugu. Ariketa errazago egin ahal izateko, eskola bakoitzeko menuak egiteko erabiltzen dituzten osagaiak zerrendatuko ditugu.

2.- Menu osasungarriak al dira?
Gure osasunarentzako behar-beharrezkoa delako egunean hainbat aldiz jaten dugu. Elikagai ezberdinek energia ematen digute gure organismoak modu egokian funtziona dezan, eta komenigarria izaten da elikagai horiekin dieta orekatuak osatzea. Dieta orekatu batek elementu energetikoak (karbohidratoak, proteinak eta lipidoak), ehunak birsortzeko beharrezkoak diren elementu plastikoak (besteak beste, esnekiak eta eltzekariak) eta elementu erregulatzaileak, hau da, bitaminak eta mineralak (batez ere frutak eta barazkiak) tartekatu behar ditu.

Goiko azalpena kontuan hartuta, eta jarraian duzuen koadroko lehenengo zutabeko azalpenak kontuan hartuta, aurkeztu dizkizuegun hiru menuak osasungarriak diren ala ez ondorioztatu behar dugu eta gure eskolako jangelakoekin alderatu behar ditugu.

AEBetako menua Errusiako menua Japoniako menua
Elementu energetikoak
 
 
 
Elementu plastikoak
 
 
 
Elementu erregulatzaileak
 
 
 
Animalien koipea
 
 
 
Nahikoa ur eskaintzen al dute?
 
 
 
Zenbatekoa da azukre eta opil industrial kopurua?
 
 
 

3.- Ingurumena errespetatzen al dugu?
Hirugarren urrats honetan gure jantokiko menuek ingurumenari zer nolako inpaktua eragiten dioten aztertuko dugu. Sukaldaritzak eskatzen duen produkzio prozesuak, edozein giza jarduerak bezala, ingurumenean eragina du. Gure jantokiko menuek ingurumenean zein eragin duten aztertzeko azpiko taulatxoan ditugun galderak erantzun beharko ditugu.

Goiko azalpena kontuan hartuta, eta jarraian duzuen koadroko lehenengo zutabeko azalpenak kontuan hartuta, aurkeztu dizkizuegun hiru menuak osasungarriak diren ala ez ondorioztatu behar dugu eta gure eskolako jangelakoekin alderatu behar ditugu.

Galdera Erantzunak
Lehengaiak sukaldera iristeko garraio iraunkorra izan al da?
 
Jakien prozesuan elementu kutsakorrik erabili al dute?
 
Lehengaien eraldaketan zenbatekoa izan da energiaren kontsumoa?
 
Produktuak saltzerakoan ontzi asko erabili al dituzte?
 
Zenbatekoa da sortzen dituzten hondakin organikoen kopurua? Hondakinak birziklatu al daitezke?
 
Inguruko eta sasoian sasoiko produktuak erabili al dituzte?
 

4.- Proposatu zuen menua
Eta amaitzean, tauletako ezaugarriak kontuan hartuta, ingurumenarekiko errespetua adierazten duen menu osasungarria prestatu behar dugu. www.gastronomiavasca.net/recipes/all web orrialdean nahi adina menu aurki ditzakegu.

AEB: Fairfaix konterriko ikastetxea (Virginia)

Virginiako ikastetxe bateko menua
  • - Bi indioilar hot dog.
  • - Patata frijituak.
  • - Brokolia eta azalorea saltsarekin.
  • - Esnea.
  • - 812 kaloria.
  • - Salneurria: 2 dolar (1,57 euro).
  • - Adina: 11-18 urte. Eskolan bazkaltzen duten ikasleen portzentajea % 50ekoa da.

 

Errusia: San Petersburgoko ikastetxea

San Petersburgoko ikastetxe bateko menua
  • - Erremolatxa zopa.
  • - Txekorraren txuleta.
  • - Gari sarrazenoa.
  • - Zekale ogia.
  • - Sagarrezko kisel-a (zukua azukre eta fekularekin).
  • - 527 kaloria.
  • - Salneurria: 21 errublo (0,62 euro).
  • - Adina: 7-17 urte. Eskolan bazkaltzen duten ikasleen portzentajea % 90ekoa da.

 

Japonia: Sapporoko ikastetxea

Sapporoko ikastetxe bateko menua
  • - Miso eta wonton zopa.
  • - Espinaka eta aza txinarra almendra orean.
  • - Natou (soja ernamuin hartzituak).
  • - Arroza.
  • - Esnea.
  • - 621 kaloria.
  • - Salneurria: 190 yen (1,29 euro).
  • - Adina: 11-18 urte. Eskolan bazkaltzen duten ikasleen portzentajea % 100ekoa da
Azken eguneratzea: 2008/06/18
Euskadi, auzolana