Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 27


 



Bitakora kaiera

 

ARRISKUAK EKIDITEKO AHOLKUAK

Gure ikasleek geroz eta gehiago erabiltzen dituzte telefono mugikorrak, eta sarean nabigatzen pasatzen duten denbora areagotzen doa urtetik urtera. Egunero ikusten dugun errealitatea da hori. Baina, teknologia berriez egiten duten erabilera egokia al da? Ariketa honekin hausnarketarako tarte bat zabaldu eta zenbait aholku eman nahi ditugu.




HELBURUAK

  • Interneten eta telefono mugikorren erabilerak ekarritako arriskuak ezagutzea.
  • Arrisku horiei aurre egiteko eta prebentziorako trebetasunak garatzea.

MATERIALAK

  • Internetera konektatutako ordenagailua

HARREMANA DUTEN GAIAK

  • Informatika
  • Teknologia
  • Hizkuntza
  • Gizarte Zientziak
  • Herritartasunerako hezkuntza

 

ARIKETAREN GARAPENA

Ilustrazioa, bi ikasle ordenagailuei kateatuta

1.- Internet eta telefono mugikorren arriskuak
Koadroko azalpenak tentu handiz irakurri. Amaitzean, hausnarketarako tartea zabaldu eta, taldeka edo bakarka, proposatzen dizkizuegun galderei erantzun.

Adin txikikoak eta internet

1.- Hamar urtez azpiko erabiltzaileen % 33k sarean ezagutu duen pertsona bat aurrez aurre ezagutzeko urratsa emango luke gurasoei ezer esan gabe.

2.- Erabiltzaileen % 44k sexu gehiegikeriak pairatu dituela sentitu du.

3.- Erabiltzaileen % 10 ciberbullyng-a jasan du edo jasaten ari da. Horien artean % 74ek ez dute laguntza eskatzen.

4.- Ohiko erabiltzaileen % 37k mendekotasun sintomak adierazten ditu

 

Adin txikikoak eta telefono mugikorrak

1.- Telefono mugikorra alde batera uztera behartuta dauden erabiltzaileen % 33 ez da seguru sentitzen eta larritasun/antsietate sintomak adierazten ditu.

2.- Adin txikikoen %11k gurasoei gezurra esan diela eta saldoa areagotzeko dirua lapurtzera heldu izana onartu du.

3.-Erabiltzaileen % 19k telefono mugikorra mehatxuak eta irainak bidaltzeko erabili du

4.- Erabiltzaileen % 68k eskatu gabeko mezuak jaso ditu. Horietako asko, gainera, zorizko jokoetan edo zozketetan parte hartzeko gonbiteak dira; beste askok, eduki lizun eta pornografikoak dituzte.

  • Irakurritako arriskuetatik bateren bat jasan duzue? Arrisku egoera horretan dagoen norbait ezagutzen al duzue?
  • Lehenengo galderako erantzunak aztertu ondoren, arrisku horien aurrean zein egoeretan zaudetela uste duzue.
  • Benetako arriskuak direla uste duzue ala zuentzat ez dira garrantzitsuak? Erantzunak arrazoitu.
  • Zer egin daiteke arrisku horiek ekiditeko?

2.- Arriskuak ekiditeko dekalogoak
Bi dekalogoak tentu handiz irakurri. Amaitzean, hausnarketarako tartea zabaldu eta, taldeka edo bakarka, proposatzen dizkizuegun galderei erantzun.

 

Telefono mugikorren dekalogoa

1.- Sakelako telefonoek gorputzetik oso gertu egoten diren erradiazio txikiak igortzen dituzte. Maiz erabiltzen baduzu, hobe duzu aurikular egokituak edo esku gabeko sistemak erabiltzea, telefonoa gorputzetik urrun duzula hitz egiteko.

2.- Itxaronaldian ere erradiazioak igortzen ditu. Saia zaitez beti gorputzari itsatsita ez eramaten, eta gauean itzali.

3.- Hedadura baxua daukazunean ez erabili.

4.- Zenbaki bat markatu eta dei bat egiten denean igortzen du erradiazio potentziarik handiena. Komeni zaizu segundo batzuk itxarotea telefonoa belarrira gerturatu aurretik. Ez ezazu bihotzaren parean eraman, ez eta fraketako izterrondo poltsikoetan.

5.- Ez da jostailua. Ez eman haur txikiei, erradiazioen hartzaile sentikorrenak dira-eta.

6.- Ez erabili gidatzen duzun bitartean –esku gabeko sistema edukita ere ez erabili. Berriketak, zenbakia markatzeak edo dei bat jasotzeak istripu arriskuak biderkatzen ditu.

7.- Bete itzazu ospitale edota hegazkinetan sakelako telefonoak erabiltzeko ezartzen diren debekuak. Ospitaletan gaixoentzako arriskutsuak izan daitezkeen interferentziak sortzen dituzte, eta hegazkinen nabigazio sistemetan interferentziak sor ditzakete.

8.- Saia zaitez ahalik eta dei laburrenak egiten zure osasunaren eta poltsikoaren onerako.

9.- Taupada-markagailua ezarrita badaukazu, taupadak eragiten dituen gailutik urrutira eduki.

10.- Sakelako bat erosterakoan erradiazio baxuko modeloa aukeratu.

 

Informatikako eta interneteko dekalogoa

1.- Ordenagailua erostean kalitate oneko monitorea eta pantaila aukeratu; irudi keinukariek begiak nekarazi, eta buruko mina ematen dute. Babesteko iragazkia ipini.

2.- Ordenagailuaren osagaiak berogailu eta bero iturrietatik urrun eduki eta ez estali aireztapeneko zirrikituak.

3.- Horniketa elektrikoko kable homologatuak soilik erabili. Ez piztu modema eta telefonoa ekaitz elektriko bat dagoenean: deskarga elektrikoko arrisku handia egoten da.

4.- Zaindu ordenagailuaren osagaien zabalguneetan ezer sar ez dadin.

5.- Ez isuri likidorik edo jakirik. Giro hezean ez piztu, eta bustitzen bazaizu, itzali eta hornitzaileari deitu.

6.- Matxuratuta dagoela uste baduzu, onena teknikari batek konpontzea da. Estalkiak desmuntatu edo barruko osagaiak ukitu baino lehen utzi ordenagailuari hozten.

7.- Ez zaitez luzaro egon ordenagailuaren aurrean.

8.- Interneten ez eman zure datu pertsonal edo ekonomikorik segurtasunaren bermerik gabe; ezagutzen ez duzun jendearekin ez hitzordurik jarri; ez eman zure helbide eta telefonorik, ezta zure argazkirik ere. “Chat”ean aritzeko dauden toki guztiak ez dira haur edo nerabeentzat egokiak.

9.- Zure kreditu txartelaren daturik edo bankuaren xehetasunik ez eman ezezagunei. Zure pasa-hitzik ez eman, zure ordez ari liteke eta.

10.- Interneterako konexio etengabea baduzu, “firewal”a jarri, inor zure ekipora zure baimenik gabe sartzea eragozteko. Antibirus on bat jarri. Ez badakizu nola babestu, galdetu zure konfiantzazko norbaiti.

3.- Ondorioak

  • Seinalatu dekalogoetako zein iradokizun betetzen dituzuen.
  • Betetzen dituzuen iradokizunen arabera, nolakoa da zuen gelako egoera?

Iturria: www.infoconsumo.es/dianaseguridad

Azken eguneratzea: 2008/11/13
Euskadi, auzolana