Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 27


 



Bitakora kaiera


BRETXA DIGITALA

Bretxa digitala bezala ezagutzen den fenomenoak Internet erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten pertsonen eta herrialdeen artean dagoen ezberdintasun sozioekonomikoari egiten dio erreferentzia. Informazio eta Telekomunikazio Teknologia berrien erabilera (ordenagailu pertsonala, telefono mugikorrak, banda zabala, eta abar) ere zaku berean sar genitzake. Ariketa honetan ezberdintasun horiek ezagutzeko herrialde ezberdinen arteko konparazioa egitea proposatzen dizuegu.

 

HELBURUAK
  • Munduko lurralde ezberdinetan Interneten eta telefono mugikorren erabilera ezagutzea.
  • Bretxa digitala izenez ezagutzen den fenomenoa zein aldagaien arabera gertatzen den aztertzea.

HARREMANA DUTEN GAIAK
  • Matematika
  • Hizkuntza
  • Gizarte Zientziak
  • Hiritartasunerako Hezkuntza

MATERIALAK
  • Internetera konexioa duen ordenagailua

 

ARIKETAREN GARAPENA
Ilustrazioa, bi ikasle elkar komunikatzen

1.- Grafikoak egin
Azpiko taulan aurkituko dituzun datuak AHCIETko (Ikerketa Zentro eta Telekomunikazio Enpresen Iberoamerikar Elkartea) web orrialdetik (www.ahciet.net/indicadores/default.asp?mod=lis&a=0) hartu ditugu, elkarteak duen Telekomunikazioen sektoreko Behatoki Ekonomikotik hain zuzen. Aldagai eta herrialde ugari daude, baina aukeratu ditugunak nahikoa dira Bretxa digitalaren fenomenoak nolako eragina duen aztertzeko.

Datuak irakurri ondoren barra diagramen grafikoak egin behar dituzue, aldagai bakoitzarekin eta herrialdeak ordenatuz.

Herrialdea Barne Produktu Gordina (BPG) per capita Landa giroko biztanleria Analfabetismo tasa Interneten erabiltzaileak (1.000 biztanleko) Telefono mugikorreko lineak (100 biztanleko)
Alemania
28.331,75
12 %
-
473
78,50
Espainia
19.888,17
22 %
2 %
239
90,90
Frantzia
28.013,62
14,42 %
-
366
69,90
Guatemala
2.103,94
60,30 %
29,52%
45
17
Japonia
33.789,74
20,76 %
-
483
67,90
Paraguay
899,01
43 %
6,50 %
20,23
29,85
Peru
2.174,45
27 %
9,50 %
103,90
10,61
Portugal
13.888,18
33 %
7 %
210
89,80
Txina
1.099,42
61,35 %
-
63,25
21,48

2.- Datuen irakurketa
Grafikoak osatu ondoren, datuen interpretazioa egingo dugu. Lauzpabost ikasleko taldeetan bilduko zarete. Abiapuntu gisa, zenbait galdera planteatzen dizkizuegu:

  • Interneten erabilerak BPGrekin loturarik duela uste duzue?
  • Paraguay eta Portugalek analfabetismo-tasa antzekoa izanda, zergatik uste duzue horrenbesteko aldea dagoela Internet eta telefono mugikorren erabiltzaile kopuruan?
  • Guatemalako analfabetismo tasa Paraguaikoa baino lau aldiz handiagoa izanda, Internet erabiltzen duten herritarren batez besteko kopurua handiagoa da. Zergatik gertatzen dela uste duzue?
  • Zein dira Europako herrialdean arteko diferentziak? Eta Asiakoen artekoak?

Talde bakoitzak atera dituen ondorioak gainontzeko ikaskideekin konpartitu ondoren, Bretxa digitala izeneko fenomenoaren inguruan eztabaida hasiko dugu. Abiapuntu gisa hartu bi galdera hauek:

  • Zergatik ematen da Bretxa digitala?
  • Internet hirietako biztanleekin lotuta dagoen fenomenoa dela uste duzue?
Azken eguneratzea: 2008/11/13
Euskadi, auzolana