Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 28


 



Bitakora kaiera

 

PADURA ETA LANDAREAK

Zenbaki honetan hezegune kontzeptua oso anitza dela errepikatu dugu behin eta berriro: aintzirak, zohikaztegiak, ibaiak, urtegiak, padurak... guztiak sartzen dira hezegune kontzeptuaren barruan. Ondorengo ariketan padurak aztertuko ditugu, eta padurekin batera, bertako landaretza.




HELBURUAK

  • Padurako landareak identifikatu, banaketa zehaztu eta euren arteko kopuru erlatiboak adieraztea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneak ezagutzea.

KONPETENTZIAK

  • Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako konpetentzia

MATERIALAK

  • Argazki kamera digitala
  • Landa-lanerako ohikoak

 

Baina zer dira padurak? Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren arabera, padurak ur geldiko eremu ez oso sakonak dira, lohitsuak eta landare ugari izaten dituztenak. Eta itsas-padurak? Hiztegiak horrela jasotzen du: Estuario epel eta hotzetan, landare-elkarte bereziak hazten diren marearteko eremu lau eta zingiratsua. Ur gazi eta gezaren nahastearen ondorioz, gazitasun-ezaugarri bereziak ditu, eta bertako landare eta animaliak gazitasun-aldaketa handiak jasateko moldatuta daude.

ARIKETAREN GARAPENA

Ilustrazioa: landare inbaditzaileak haurrak harrapatzen

1.- Padurara irteera
Ariketa egin ahal izateko, ikastetxearen inguruko padura edo itsas-padura bat bisitatuko dugu. Bertan gaudela, bi fitxa bete beharko ditugu. Lehenengoan, datu orokorrak jasoko ditugu. Bigarrengoan, aldiz, padurako landareak aztertuko ditugu.

A fitxa. Nolakoa da gure padura?


Nolakoa da gure padura?

1. Zein da padura sortzen duen errekaren izena?
2. Nolakoa da lurzorua?
3. Nolakoa da ingurunea? (menditsua, lehorra, zabala...)
4. Nola ikusten duzue ingurua? (garbia, zikina...)
5. Eta ura?
6. Zein motako ura da?
7. Beti dago ur kantitate bera?
8. Hondakinik ba al da inguruan?
9. Animaliarik ikusi al duzue? Zein?
10. Giza jarduerak eragindako zantzurik antzeman al duzue?
11. Aipatzeko beste ezer ikusi al duzue?

 

B fitxa. Padurako landareak

Padurako landareak

Padurako landareak aztertzeko, jarraian proposatzen ditugun urratsak jarraitu behar dituzue.

a) Landareen gidaren laguntzarekin, identifikatu paduran dauden landareak.
b) Ondoren, topatzen dituzuen landareak dagokien sektorean markatu.
c) Landareei argazki bana atera eta bere ezaugarriekin fitxak osatu. Fitxa horiek baliatuz, nahi izanez gero erakusketa bat antolatzeko nahikoa material izango duzue.
d) Zein dira uretatik hurbilen dauden landareak? Eta urrunen aurkitzen direnak?
e) Zergatik uste duzue ematen dela kokapen-orden hori?
f) Landare inbaditzailerik topatu al duzue?
g) Zein da landarerik ugariena?
h) Ausartuko zinatekete landarerik dastatzen? (Adi ibili! Badaezpada galdetu lehenago irakasleari).
i) Ausartu bazarete, zer nabaritu duzue?

Iturria:
URA: Aniztasunari ekiteko hamaika proposamen. Ingurumen-hezkuntzako materialak. Eusko Jaurlaritza, 2005. (www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-6172/es/contenidos/libro/carpeta_agua/eu_9151/indice.html)

Azken eguneratzea: 2009/02/23
Euskadi, auzolana