Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 28


 



Bitakora kaiera


HEGAZTI MIGRATZAILEEK ATSEDEN HARTZEKO

Hezeguneak garrantzi handiko guneak dira migrazioko hegaztien pausalekurako. Batetik bestera bide luzea egiten duten hainbat eta hainbat espeziek behar-beharrezkoak dituzten espazioak dira. Ariketa honetan hegazti migratzaileek atsedena hartzeko natura-gunea eraikitzeko maketa proposamena aurkeztu beharko dugu. Jarraian ditugun aholkuak lagungarriak suertatuko zaizkigu.

 

HELBURUAK
  • Natur guneekiko sentsibilizazioa sustatzea.
  • Hezeguneetako garrantziaz ohartaraztea.
  • Diziplinartekotasuna bultzatzea, izan ere proiektu bat burutzea proposatzen da, eta teknologiak pisu asko izan arren beste arloek leku asko dute.

KONPETENTZIAK
  • Zientzia eta teknologiarako konpetentzia

MATERIALAK
  • Oso ezberdinak, egindakoaren arabera, proiektuaren tamainaren arabera

 

ARIKETAREN GARAPENA
Ilustrazioa: ikaslea hegazti migratzaileentzako pausalekua egiten

1.- Hegaztientzat urmaela
Hegazti migratzaileek egiten duten bidaia luzean atsedena hartzeko aukera izan dezaten, proposatu behar dugun espazioan urmaela behar-beharrezkoa izango da. Era berean, aintzat hartu behar da urmaelaren ekosistema garbi mantenduko duen sistema ezarri beharko dugula. Beraz, ur-biltegia eraiki beharko dugu, urmaela baino puntu altuago batean. Bertatik, urmaelera ura ponpatzearekin batera urmaeleko ura aireratzen joango da hegaztien mesederako.

2.- Gizakion aisialdirako gunea
Urmaelak ingurune atsegina izan behar du hegaztientzat eta gizakiontzat. Hegazti migratzaileentzat atseden-gune bilakatzen den momentutik, espazio horretan bilduko diren espezieak asko izango dira. Gizakiok ikuskizun horrekin gozatzeko aukera izatea kontuan hartu beharko dugu. Hortaz, gizakion aisialdirako egokitutako hainbat azpiegitura proposatzea ideia ona izan liteke: Interpretazio Zentroa, eserlekuak, argiztapen egokia... Puntu honetan, kontuan izan energia hornidura iturri berriztagarriak erabili beharko ditugula. Esate baterako, ura ponpatzeko sistema, argiztapena...

3.- Interpretazio zentroa
Naturaguneak bi funtzio beteko ditu. Batetik, aisialdiko gune izango da. Baina bestetik, herritarrak sentsibilizatzeko espazioa bilakatzea lortu beharko dugu. Horretarako, Interpretazio Zentroa eraikitzea proposatuko dugu. Interpretazio Zentroa natura-gunearen erreferentzia izango da. 500 metro karratu inguruko eraikina izango da, eta gutxienez jarraian zehazten ditugun zerbitzuak eskainiko ditu: erakusketa aretoa, proiekzio gela, ikastaroak egiteko gela, behatokia, dokumentazio zentroa eta harrera gela.

4.- Animalien gida
Bisitan doazen herritarrentzat informazioa eskaini behar dugula ezin dugu ahaztu. Natura-guneko hegaztien gida egitea ez legoke gaizki, hortaz. Gida horretan, besteak beste, zenbat espezie aurki daitezkeen azaltzeaz gain, espeziea ikus daitekeen hilabetea, habitata, tamaina, ikusteko zailtasuna, eta abar jasoko genituzke.

5.- Maketaren diseinua egiteko baldintzak

5.1.- Natura-gunea 18.000 metro karratuko gunea izango da. Maketaren eraikuntza 1:100 eskalan egin behar dela kontuan hartuta, maketa 300 x 600 zentimetro izango dirtu.
5.2.- Elementu guztien kokapena ondo adierazita egon beharko du planoan (Interpretazio Zentroa, argiztapena, urmaela, eserlekuak, zuhaitzak, landareak...).
5.3.- Parkearen toki nagusi batean eskultura bat agertu behar da. Eta eskultura zergatik aukeratu den arrazoitu beharko da.
5.4.- Maketa egiteko erabili diren materialen memoria aurkeztu behar da.
5.5.- Maketan airetiko zein aurreko ikuspegiak agertu behar dira.

6.- Diseinuan kontuan hartu beharrekoak

6.1.- Natura-gunearen ezaugarriak kontuan hartu behar dira. Laua den, aldapak ote dauden... Horrela bada, lur-zoruaren altuera ezberdinak nola irudikatu pentsatu behar da.
6.2.- Ongi pentsatu zuhaitzak eta landareak nola irudikatu maketan.
6.3.- Maketan gizakiak agertzen badira maketa dinamikoagoa izango da.
6.4.- Hegaztiak jartzea komenigarria izaten da, batez ere hauek ere dinamismo handia ematen diotelako.
Azken eguneratzea: 2009/02/23
Euskadi, auzolana