Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 29


 



Bitakora kaiera

 

KANPOKO ITXURARI BAINO IZAERARI ERREPARATU

Nork ez du sekula pertsona bat juzgatu bere itxurarengatik? Tamalez, gure gizartean oso errotuta dagoen joera da. Oharkabean, zenbaitetan nahita ere bai, taldearen babesean juzgatutako auzokidea, ikaskidea edo dena delakoa mintzeraino iristen gara, mespretxuaren marra zeharkatzea ez delako horren zaila. Baina, noizbait pentsatu al duzue zuek izan zaitezketela egoera lazgarri horren protagonistak?




HELBURUAK
  • Bizikidetzako giro ona aldatu dezaketen eguneroko bizitzako egoerak aztertzea.
  • Zenbait portaerak eduki ditzaketen ondorioak ulertzea.
  • Hausnarketa eta analisi kritikoa sustatzea.


KONPETENTZIAK
  • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia


MATERIALAK

  • Binetak
  • Papera
  • Boligrafoa

 

ARIKETAREN GARAPENA
Ilustrazioa: Bi ikasle hirugarren bat baztertzen







1.- Sekuentzien azterketa
Hiru sekuentziak aztertu ondoren, bakarka, bertan ikusitakoa idatziko dugu. Bineten sekuentzia aztertzeko lagungarri suertatuko zaigu galdera hauei erantzutea.

  • Zer uste duzu ari dela gertatzen?
  • Taldera hurbiltzen ari den neska besteengandik ezberdina al da?
  • Horrela dela pentsatzen baduzu, zergatik da desberdina?
  • Zergatik hurbiltzen da neska taldera?
  • Nola uste duzu sentitzen dela?
  • Nola uste duzu portatu dela taldea berarekin?
  • Halakorik inoiz gertatu al zaizu?
  • Nola sentitu zinen?
  • Zer egingo zenuen talde horretako partaide bazina?

2.- Taldekako hausnarketa
Lehenengo urratsa amaitu ondoren, lauko taldeetan elkartuko gara. Taldekide bakoitzak binetetan ikusi duena azaldu ondoren, lauron artean istorio komun bat adostu beharko dugu. Idazkariak –lauren artean adostu beharko dugu idazkari lanak nork egingo dituen– istorioa jasoko du.

3.- Gelak adostutako istorioa
Idazkari guztiek taldean hitzartutako istorioa azaldu beharko dute. Istorio guztiak entzutean, ikaskide guztien artean istorio bakar bat adosten ahaleginduko gara. Horretarako, kontuan izan pertsonen kanpoko itxurak askotan ez duela pertsona nolakoa den adierazten. Alegia, pertsonak izaeragatik juzgatu behar direla, eta ez daukaten itxurarengatik.

Azken eguneratzea: 2009/08/26
Euskadi, auzolana