Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 29




Bitakora kaiera

 

NOLAKO DILEMA!

Ariketa honetan istorioa bat aurkezten digute. Arretaz irakurri beharko dugu, protagonistak duen arazoa identifikatu eta hausnartu ondoren, ariketa bukatzeko planteatzen dizkiguten galderei erantzun egokia emateko. Zein jokabide hartu behar du protagonistak?




HELBURUAK

  • Adoleszenteek harremanetarako dituzten zailtasunak ebaluatzea.
  • Gazteek haien harremanetan aurkitzen duten errealitatearen azterketa kritikoa egitea.
  • Osasunarengan eragina duten jarduerak ezagutzea.
  • Dilema baten aurrean erabakiak hartzen ikastea.
  • Arazoen aurrean hainbat balore identifikatzen ikastea: zintzotasuna, adiskidetasuna, besteekiko begirunea, konpromisoa, elkarrizketa...


KONPETENTZIAK

  • Ikasten ikasteko konpetentzia
  • Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia
  • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia


MATERIALAK

  • Telebista
  • DVD Irakurgailua

 

ARIKETAREN GARAPENA

Ilustrazioa: Lagun koadrila zigarroak erretzen

1.- Irakurketa
Jarraian daukagun pasartea irakurri behar dugu. Hori bai, kontuan izan planteatzen den arazoari aurre egiteko ez dagoela erantzun bakarra. Garrantzitsuena norberak erabakiak arrazoitzea da.

“Amaia hamasei urteko neska da, nahiko lotsatia. Aurten berria da ikastetxean. Betidanik zailtasunak izan ditu lagunak egiteko, nahiz eta lagunekin egotea eta bera aintzakotzat hartzea gustukoa izan. Amaiak Ane ezagutu du ikasgelan, eta Anek bere lagunak aurkeztu dizkio. Lagun koadrila horrek, besteak beste, ikasgelako lidergoa du.

Amaia pozik dabil lagun talde berriarekin. Atseginak, berritsuak, irekiak... dira, eta erretzaile porrokatuak. Amaiak ez du erretzen, eta neurri handi batean, tabakoaren aurka dago. Hala ere, erretzaileak errespetatzen ditu, besteen bizitzan sartzea ez dela komeni irizten baitu.

Amaiak ez dio garrantzi gehiegirik ematen erretzearen asuntoari. Berarentzat garrantzitsuena da koadrilarekin oso ondo pasatzen duela, eta lagun berrien begirunea irabazi duela. Hori gutxi balitz, taldeak duen rolak, lidergoarenak, inportantea dela sentiarazten dio.

Denborarekin, Amaia ohartzen da momentu dibertigarrienak porroak erre ondorengoak direla. Porroek eragindakoak direla, alegia. Lagunek erretzen ez duela jakin arren, porroak erretzeko gonbitea luzatzen diote aldiro-aldiro. Ez dela ezer gertatzen eta menpekotasunik ez dutela sortzen esaten diote. Amaiaren erantzuna beti bera da, ezezkoa, baina geroz eta maizago jasotzen du porroak erretzeko gonbitea”.

2.- Bakarkako hausnarketa
Zer egin beharko luke Amaiak? Zergatik? Bi galdera horiei erantzutea izango da bigarren urratseko eginbeharra. Norberak koaderno batean idatziko ditu bere hausnarketak.

3.- Eztabaida irekia
Bakarkako lana amaituta, eztabaidarako tartea zabalduko dugu. Ikaskide guztiek parte hartuko dute, eta irakasleak moderatzaile papera bete beharko du. Jarraian proposatzen ditugun galderak –gehiago ere prestatu daitezke– gida moduan erabil daitezke.

  • Amaiak lagun koadrila berriarekin irteteari utzi beharko al lioke?
  • Norbaiti kontatu beharko lioke zer gertatzen zaion?
  • Desberdina izango litzateke porroak erre ordez, alkohola edango balute?
  • Eta bestelako drogak hartuko balituzkete?
  • Orokorrean, drogarekin zerikusia daukaten gorabeherak puzteko joera dagoela uste duzue?
  • Zuen inguruan antzeko kasurik ezagutzen duzue?

4.- Thirteen filma
Amaiaren istorioa aztertu eta ondorioak atera ondoren, gaian sakontzen jarraitu nahi izanez gero, Catherine Hardwicke zine zuzendariak 2003. urtean filmatutako Thirteen filma ikustea gomendatzen dizuegu. Protagonista hamahiru urteko neska bat da, eta filmeak haurtzarotik nerabezarora ematen duen aldaketa islatzen du.

Iturria: Guías Praxis para el profesorado de ESO. Ética y educación en valores: “Convivencia: habilidades sociales”. Praxis. Barcelona, 2000.

Azken eguneratzea: 2009/08/26
Euskadi, auzolana