Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-hezkuntza
  6.  
  7. IHITZA
 
ihitza 29


 

Ihitza



Parte-hartzea eta konpromisoa, elkarbizitzarako giltza

Haur Hezkuntzako ikasleak

Eskolan elkarbizitza ona izatea ezinbesteko baldintza da irakaskuntza eta ikaskuntza posible izan daitezen. Elkarbizitzen ikastea hezkuntzaren oinarrizko helburuetako bat delako.

Beatriz Ugarte


 
Bilboko Udalak Klima Aldaketaren aurkako Bulegoa zabaldu du. Betebehar nagusia klima aldaketaren ondorioak murriztea izango da, beti ere, bilbotarren parte-hartzea sustatuz.

Elkarbizitza hobetzen duten faktore pertsonalak, familiakoak eta eskolakoak

Elkarbizitza egokian heztea lehentasunezko helburu bihurtu da. Eskola eta familia dira helburu hori lortzeko gunerik aproposenak.

Maite Garaigordobil

 
 
Pailazoa
Besteak beste, Familien karta-jokoaren, Juegos de convivencia eta Relacionarnos bien liburuen erreferentziak, baita Demagun eta Uhartean elkarteen edo www.heziberri.net web orrialdearen berri ere aurkituko duzu atal honetan.

Simpson familia

BIGEk, Bizkaiko Gurasoen Elkarteak, elkarbizitza hobetzeko aholkuak eskaini dizkigu. Entzuten eta konpartitzen jakitea, edo dibertsitate egoera berrietara moldatzea horietako batzuk dira.

Baketik Arantzazuko Bake Zentroak Antzerki-Forumaren bitartez eskolan indarkeria eta jarrera arrazistei aurre hartzeko esperientzia garatu du. Orain dela bi urte abian jarri zen esperientzia honetan dagoeneko 114 ikastetxek eta 6.000 ikasle inguruk hartu dute parte.

 
 
 

Bitakora kaiera logoa

Bullying-a irudikatzen duen kartela

BULLYING. Azken urteetan ezaguna egin da hitz hau edozein eskola eremutan. Ingelesetik datorren hitza da, eta literalki, “harroputz” edo “handiputz” esan nahi du. Gaur egungo erabileran ordea, berdinen arteko tratu txarraren sinonimo da. Hezkuntza eremu batean bullying egoera gertatu dela esateko hiru baldintza bete behar dira:

  • 1.BOTERE-DESOREKA: botere fisiko, psikologiko edota sozialaren ondorioz desoreka sortzen da erasotzailearen eta biktimaren arteko harremanetan.
  • 2.NAHITA EGITEA / ERREPIKATZEA: erasoa nahita egiten da eta behin eta berriz errepikatzen da. Jokabide horrek beste eraso batzuen jomuga izateko beldurra sortzen dio biktimari.
  • 3.DEFENTSA GABEZIA: Ikasle bakarra izaten da normalean tratu txarren biktima, eta ez du bera babestuko duen inor izaten inguruan. Beraz, biktima isolatuta sentitzen da, eta horrez gain, autoestimua eta bere izen ona ere galtzen ditu.

    Bullying-ak oso ondorio larriak eragiten ditu biktimarengan: herstura, harremanetarako arazoak, autoestimu baxua, segurtasunik eza, eskola-errendimendu eskasa, ...

    Gai honen inguruan zalantzarik edo arazoren bat baduzu, nahiz zerbait esan nahi baduzu ikasle@hezkuntza.net helbidera idatz dezakezu.



Egunez egun hobetuz, elkar ulertuz

Barakaldoko Gurutzeta ikastetxeko ikasleak

Barakaldoko Gurutzeta LHIn elkarbizitza hobetzea dute gogo, eta gogoz ekin diote elkarbizitza plana eraiki eta behatokia sortzeari.

 

Elkarbizi eskolako eremu guztietan

Ikasleak patioan

Eskolan elkarbizitza bultzatuko bada eta eskolak integratzailea izan behar badu edozein eratako diskriminazioa saihestu behar da.

 

 

EKIN ETA EKIN

HHko eta LHko ikasleentzako ariketa. 14
LHko bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzat proposatutako jolasa. 16

DBHko 3. eta 4. ziklokoentzat. 20



Errausketa plantaren aurkako protesta ekitaldia

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. 22

Azken eguneratzea: 2009/08/27
Euskadi, auzolana